Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Nik Tri Triatloi Eskolak udalekuak egingo ditu abuztuan

Sábado, 3 de Junio de 2017 - Actualizado a las 18:21h

ZARAUTZ – Zarauzko Nik Tri Triatloi Eskola azken txanpan sartu da eta ekainaren 11n Zarauzko Triatloi Txikian hartuko du parte. Bestalde, eskolari amaiera emateko ekainaren 18an Uriberri Ganboara joango dira egun pasa. Dena den, bi udaleku izango dira udan: Etxarri-Larraunen (abuztuak 7-12) eta Orion (abuztuak 27-31). Lehen udalekurako oraindik plazak geratzen dira. Informazio gehiago www.niktri.eus-en. – A.R.

Kultur taldeek hilaren 27 arte eska ditzakete diru-laguntzak

AIZARNAZABAL – Aizarnazabalgo osoko bilkurak apirilean onartu zuen 2017 urtean herriko elkarteei zuzendutako diru-laguntzen deialdia. Hala, datorren ekainaren 27 arte eska ditzakete laguntzak udaletxean. Horretarako, eskaera orokorra, urtean zehar egindako ekintzak zehazten dituen txostena, ekintza horien aurrekontua, eta 2016ko gastu eta diru-sarreren likidazioa aurkeztu beharko dira, besteak beste. – A.R. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902