Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ormaiztegiko artisau eta ekintzaileek azoka egingo dute bihar

Margolari, eskulangile, argazkilari, egur lantzaile, jostun eta zeramikagileek postuak jarriko dituzte Muxika egurastokian

Sábado, 3 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Iaz Ormaiztegiko hamar herritarrek parte hartu zuten.

Iaz Ormaiztegiko hamar herritarrek parte hartu zuten.

Galería Noticia

Iaz Ormaiztegiko hamar herritarrek parte hartu zuten.

ormaiztegi- Ondo egindakoari jarraipena emateko erabakia hartu dute Ormaiztegin. Iaz, lehenengo aldiz antolatu zuten herrian bertako artisau eta ekintzaileen azoka. Zumalakarregi museoan hainbatetan begiratzen dute iraganera eta halako batean, industriari buruzko erakusketa bat jarri zuten eta garai bateko ekintzaileen berri eman zuten. Erakusketa hori oinarri moduan hartuta, ideia ona zela iruditu zitzaion Ormaiztegiko Udalari egungo ekintzaile, eta artisauei lekua ematea eta horregatik antolatu zuten azoka. Arrakasta handia izan zuen lehenengo edizioak, eta horregatik bihar bigarrenarekin emango diote jarraipena.

Goizean, 11.00etatik 14.30era bitartean egingo dute azoka, Muxika egurastokian. Bertan ia dozena bat lagunek parte hartuko dute. Hauek izango dira haien lanak erakusten egongo diren ormaiztegiarrak: Belen Iza margolari eta eskulangilea, Nerea Magallanes;Gure Magra Perez eta Marian Lavilla eskulangileak;Cristina eta Iñigo makrame artisau gazteak;Elvira eta Irati Auzmendi jostunak;Angel Elorza argazkilaria;Herriko zeramika taldea eta Juan Zufiria egur artisaua. Horietako askok iazko azokan parte hartu zuten, eta aurten ere bertan izango dira.

Bakoitzak bere alorrean egiten dituen lanak erakusteko aukera izango du herrian azokari esker;bestela, askotan, ez dira ezagutzen eta. Lanak ezagutzera emateaz gain, artisau eta sortzaileak elkarren artean ezagutzeko helburua eta herrian giroa sortzea ere badu helburu azoka honek. Bestalde, hasiera batean izandako zailtasunak, eman beharreko pausoak eta izandako laguntzen inguruan ere arituko dira ekintzaileak.

ekain kulturalaKulturaren inguruko hainbat ekintza eta ekitaldi antolatu dituzte ekainerako. Bihar lekua hartuko duen azoka lehen ekintzetako bat izango da, baina datozen egunetan ere kultura izango dute protagonista. Horrela, datozen hiru astearteetan, hilak 6, 13 eta 20ean, Ormaiztegi lorez egingo dute goizean hasi eta eguerdira bitartean. Lore azoka berezia izango da Altzibar lorezaintza etxekoen eskutik. Hilaren 8an, bestalde, musika izango da protagonista kalean. Manzanilla in Fusion taldekoak kontzertua eskainiko dute jarriko den karpan. Ostiralean ere, hilaren 9an, musikak hartuko du herria. Kasu honetan, Urmaiz abesbatzaren kontzertua izango da ikusgai Elizan. Eta lehenengo asteari amaiera emateko, zikloturista martxa egingo dute datorren larunbatean. Guztira, 140 kilometro izango dituzte aurretik txirrindulariek, izan ere, Arabar Errioxako Biasteri herrira joango dira. Izena eman nahi duenak 615 728 800 telefonora deitu beharko du. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902