Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
zuzendariari gutunak

Biba mintzalagunak!

Leire Lardizabal - 2017(e)ko ekainaren 3a, larunbata - 11:54etan eguneratua

Zer gutxi eskatzen omen du eta asko eman. Probatu dutenek diote jendearen arteko harremanak areagotzeko ezin hobea dela eta lehen ezinezkoak iruditzen zitzaizkien hainbat gauza egiten dituztela orain;euskaraz potea-tzea, kasu. Ezin hobea da, gainera, nork bere buruarengan konfiantza, soltura eta maila hobea eskuratzeko. Ez da harritzekoa probatu duten gehienek esatea orain gehiagotan egiten dutela lankideekin, lagunekin, baita merkatariekin ere.

Ekimenaren bueltan, Euskal Herrian 6.000 pertsona elkartzen dira astero euskarari arnasa emateko. Ordu betez aritzen dira elkarrekin euskaraz hizketan. Hogeita lau urte daramatzate Min-tzalagunek txingurri lan etengabe horretan, euskaraz praktikatzeko gogoz diren bidelariak eta horretan laguntzen dieten bidelagunak. Erleak eta loreak bezala, batak besteari emanez, inguruko guztioi on eginez. Mintzalagunek herriz-herri egiten duten lanari esker, euskal hiztunak ugaritzen direlako, harreman sare berriak sortzen direlako eta euskaraz aritzeko gune berriak irabazi.

Mekanikoak, sukaldariak, erizainak, jardineroak, administrariak, zerbitzariak, ikasleak, jubilatuak, mendizaleak, parrandazaleak, musikazaleak, txirrindulariak, kazetariak, okinak, irakasleak eta bururatu ahal diren ofizio eta bizio guztietakoak dira. Motibo ezberdinengatik hasi ziren honetan: euskaraz ari-tzeko lotsa gainetik kentzeko, ahaztutako hizkuntza freskatzeko edo beste ba-tzuei lagunduz, euskarari ekarpena egitearren… ordubeteko konpromisoa astean. Urrea balio dute ordubete horiek! Talde bat elkartzen denero ematen da euskaraz bizitzeko pauso bat.

Ordu bete horiek askorako ematen dute, gainera. Kafe baten bueltan hasitako berbaldi horiek bestelako formak hartzen dituzte: pintxo-pote, mendi-buelta, kontzertu, jaialdi eta abarrak. Elkarri kontu gehiago esan ahala, konfiantza irabazi ahala, lotsak biluztu ahala, esperientzian sakontzeko gogoa indartzen baita. Kariñoa hartzen diote elkarri. Halaxe sortzen dira gero lagun talde euskaldun berriak. Udaberrian loreak bezala. Eta halaxe jarraitzen dute askok elkartzen egitasmoaren helburua bete ostean ere.

Bidelariak eta bidelagunak. Kontzienteki ala ez, gure hizkuntzaren aktibistak dira. Euskararen erabilera indartzen ari diren aktibista zuzenak. Elkarrekin astero euskaraz arituz, arnas freskoa ematen diotelako gure hizkuntzari. Arian-arian, egunero euskaraz bizitzearen aldeko jarrera iruten dabiltzalako Euskal Herri osoan zehar.

Lasai esan dezakegu Mintzalagunek Lourdeseko urak baino onura gehiago dakartela gurera, mirarietan baino, ekinaren ekinez lortutako ezinetan sinesten dugulako. Guk Berbalagunen, Min-tzalagunen, Solaslagunen, Solaskideengan sinesten dugu, euskaraz bizitzearen alde dabiltzalako. Astero-astero eta herriz-herri, geroz eta gehiago dira euskararen alde egotetik euskaraz egitera, praktikotasunera, jauzi egiten ari direnak. Euskararen aktibistak.

Datorren asteburuan ospatuko dute Mintza Eguna Derion. Euskal Herri osoko Mintzalagunak elkartuko dira, festa giroan, euskaraz gozatzeko. Izan dadila Derio harremanak estutzeko hitzordu. Izan dadila urtean zehar egindako lana eta etorriko diren lorpenak ospatzeko jaia. Mintzalagunen jai handia! Bejondeizuela!


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902