Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Tolosaldea LHII, globalizaziorako prest

Eleanitza proiektua, Erasmus +, PyireneFP eta beste hainbat programa dira Lanbide
Heziketako zentru honen nazioartekotze prozesuaren ardatzak

Sábado, 3 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:15h

Eleanitza Programan parte hartzen duten IS3 taldeko ikasleak. N.G.

Eleanitza Programan parte hartzen duten IS3 taldeko ikasleak. N.G.

Galería Noticia

Eleanitza Programan parte hartzen duten IS3 taldeko ikasleak. N.G.Italiako Fabriano hirian praktiketan dauden ikasleak beraien irakasleekin.

Gaur egun dauden gizarte-eskaerei aurre egiteko baliagarria da eskain-tza hau. Atzerriko hizkuntza bat ingurune elebidunean sartzerakoan, ain-tzakotzat hartzekoak dira elebitasunak eskaintzen dituen alderdi positiboak. Izan ere, ikasle bakoitzaren garapenean eragiten dute eta, orokorrean, irakaskuntza sistema hobetu eta hizkuntza-aniztasuna abantaila eta aberastasuntzat hartzen duen gizartea sendotzen dute.

Ikastetxea sei heziketa zikloetan eskaintzen ari da aukera hau datorren ikasturterako.Esan beharra dago, aukera askekoa dela eta irakasgai hau lantzerakoan bi talde sortzen direla, bata euskaraz eta bestea ingelesez. Ikasleek, laguntza modura, atzerriko ak diren hizkuntza laguntzaileen presentzia dute atzerriko hizkuntzako eskoletan.

Jada badira zazpi urte programan parte hartzen ari direla eta esperien-tzia positibotzat jotzen dute.

Bestalde, Tolosaldea LH Institutoak atzerriko egitarauetan parte hartzen du mugikortasuna bultzatzen duten Erasmus + zein PyireneFP bezalako programekin. Lehenengoari esker, aurten Tolosaldeko hamabost ikasle inguruk Irlanda, Finlandia, Polonia eta Txekiar Errepublikan, besteak beste, hiru hilabeteko egonaldiak egiteko aukera izan dute, eta Ikastetxeak ikasle alemaniarrak jaso ditu hiru astez. PyireneFP, berriz, mugaz bi aldeetako eskolen arteko harremana eta elkartrukaketa bultzatzeko programa da. Aurten, adibidez, Hazparneko San Josepe Lizeoko irakasle talde baten bisita jaso du Tolosako zentroak. Programa askok Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere jasotzen dute eta esandakoaz aparte, beste herrialdetako hezkuntza sistema eta metodologiak ezagutzeko parada izaten da, atzerriko erakundeekin kolaborazio itunak sinatzen dira, ikasleen lan prestakuntzarako egonaldiak atzerrian antolatzen dira eta irakasleen formazioa garatzen da atzerrian.

Ikasleen mugikortasuna sustatuz, beste esperientzia eta kultura ba-tzuk ezagutuz, arlo pertsonala eta profesionala aberasten da. Irakasleen kasuan, beraien eta zuzendaritza-taldeen mugikortasuna bultzatuz, esperientziak trukatu eta jardunbide egokiak ikasten dira.

Enpresekiko harremana ere erabakigarria da nazioartekotze prozesuetarako. Horregatik, Tolosaldeko LH Institutoak bere laguntza eskaintzen die euskal enpresei haien nazioartekotzea bultzatzeko. Hala, atzerrian lantegiak dituzten gure inguruko enpresekin jartzen da harremanetan beraien beharrak detektatuz eta elkarlanean aritzen dira balioa sortuz, elkarrekin hainbat ekintza desberdinak eginez.

Hala ere, Tolosaldea LH Institutoak ez ditu alde batera uzten gertuko harremanak. Beste eskualde eta herrialde batzuetan beraien Lanbide Heziketako ezagutza eta esperientzia helarazten du eta, horrez gain, beste erkidegotako LHko ikastetxeekin harremanak sendotu eta proiektu amankomunak garatzen ditu nazioarteko ikerketa eta berrikuntza programen esparruan. N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902