Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Azkoitiak Herri Jaiak ospatuko ditu igandean

Baserritarren azoka, txahal eta sagardo dastaketa eta puzgarriak izango dira herriko gune ezberdinetan

2017(e)ko ekainaren 2a, ostirala - 06:14etan eguneratua

azkoitia- Azkoitiarrek Udalak antolatzen duen Herri Jaiekin disfrutatzeko aukera izango dute datorren igandean. Urtero bezala, baserritarrak izango dira eguneko protagonista nagusiak.

Alde batetik, Eusko Labela duen txahala erreko dute Ikurriñaren plazan eta pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera izango da bertan, 12.00etatik aurrera. Okela pintxoak 1,50 eurotan salduko dituzte eta sagardoa hartzeko edalontzia euro baten.

Bestetik, baserritarrek garaiko produktuak saltzeko azoka egingo dute (goizean zehar) Herriko plazan. Gainera, haurrentzako puzgarriak ipiniko dituzte aurten lehen aldiz (11.00etatik 14.00etara bitartean) Goiko Losan.

Aurreko urteetan maiatzaren hirugarren igandean ospatu da festa baina aurten ekainera pasa da, “baserritarrek eskatuta”. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902