Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Amasahara’ erakusketa inauguratuko dute gaur

Ekitaldi berezia prestatu dute Joxe Arregi plazan kokatu duten haimman, 18.30etik aurrera

2017(e)ko ekainaren 2a, ostirala - 06:13etan eguneratua

Zizurkil- Gaur inauguratuko dute ekainaren 17a bitarte Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegian ikusi ahal izango den Amasahara erakusketa. Inaugurazio-ekitaldi berezia prestatu dute Joxe Arregi plazan jarriko den haimman.

Saharako errealitatearen berri jaso ahal izango da, Maiatzak 20 eta Oporrak Bakean programek aurkeztutako erakusketa honen bidez. Nora Urbizuren 21 argazkik eta Ander Ortiz de Muruaren artelan batek osatzen dute.

Inaugurazio ekitaldia gaur 18.30ean izango da eta ondoren, 19.00etan, haimman proiekzioa egingo dute eta datil eta te dasta-tzea izango da gerturatzen den ororentzat. Era berean, photocall-a izango da saharar jantziekin eta Ander Ortiz de Murua artista billabonatarrak boligrafismo teknika erabiliaz marrazketa saioa eskainiko du. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902