Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Idoia Mendizabal presoaren egoera salatuko dute Ordizian

Sarek jakinarazi du Mendizabalen haurrak hiru urte bete dituela eta ama urrun duela

2017(e)ko ekainaren 2a, ostirala - 06:14etan eguneratua

ordizia- “Idoia Mendizabal Ordiziako euskal presoaren semeak, Ametsek, hiru urte bete zituen astelehenean, eta indarrean den espetxe politikaren ondorioz, ama-semeak 600 kilometrorengatik banatuta geratu dira”, azaldu dute Sare Herritarra elkartetik. Haurraren urtebetetze eguna arte, ordea, ama-semeak elkarrekin egon dira eta Jon Gonzalez haurraren aitarekin batera, hiruek elkarrekin egoteko aukera ere izan dute astean bizpahiru alditan, Sarek jakinarazi duenez. Orain, hiru urteko haurra Ordiziara etorri da bizitzera, eta Mendizabal, berriz, Picassenteko (Valentzia) kartzelan geratu da, “sakabanaketa politikaren eraginez”.

Egoera hori salatzeko asmoz hainbat ekimen antolatu dituzte astebururako herrian. Besteak beste, biharko, Salatzen dut eguna antolatu du elkarteak. Ekitaldiak eguerdiko 12.00etan hasiko dira Porrotx pailazoarekin, Barrena Jauregiaren atarian. Ekitaldi horretara motxila batekin joateko deia egin dute elkarteko kideek eta puxikaren abestia kantatuko dute. Jarraian, 13.00ean, batukada arituko da Ordiziako kaleak girotzen. Horren ostean herri bazkaria egingo dute, eta 18.00etan, txokolate jana. Musika ere izango da bihar. 19.00etan Gureran eta Altxa Gudari taldeek kontzertua eskainiko dute.

familia harremanaElkartekoek familia bizitzen ari den egoera salatu dute. “Humanoa, oinarrizkoa eta ezinbestekoa da Idoia eta Jon Euskal Herriko kartzelaren batera ekar-tzea”. Egoerak semearengan izan di-tzakeen ondorio negatiboak ekidin nahi dituzte, eta horregatik eskatu dute ama semearengana gertura-tzea, “euren eta Ametsen eskubidea ere badelako”. Horrez gain, ama gertu izatea haurraren garapenerako ere “lagungarria” izango litzatekeela agertu dute.

“Amets, Idoia eta Jonen eskubidea da, eta baita ordiziar guztiona ere, Euskal Herrian bizi den egoera politiko berri honetan, nolako bizikide-tza eraiki nahi dugun erabakitzea, herri honek nahi duen elkarbizitza baketsua eta justua lortzeko”, gaineratu dute elkartetik. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902