Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Emakumezkoak kirolera gerturatu nahi ditugu”

Beasaingo Udalak eta Ehunmilakek entrenamendu batzuk antolatu dituzte

M. Aranburu - 2017(e)ko ekainaren 2a, ostirala - 06:14etan eguneratua

Gaztañaga, Valdivielso, Aldasoro, Calvillo, Aranburu eta Rubio, prestaketa saioen aurkezpenean.

Gaztañaga, Valdivielso, Aldasoro, Calvillo, Aranburu eta Rubio, prestaketa saioen aurkezpenean.

Galería Noticia

Gaztañaga, Valdivielso, Aldasoro, Calvillo, Aranburu eta Rubio, prestaketa saioen aurkezpenean.

beasain- Emakumezkoak kirola egitera, eta bereziki mendiko lasterketetan parte hartzera animatu nahi dituzte Beasaingo Udalak eta Ehunmilak Ultra traileko antolakuntzak. Horregatik, elkarlanean, eta Zuk badezakezulako!lelopean, hiru irteera edo entrenamendu saio egingo dira Jon Aranburu presta-tzaile fisikoaren eskutik. Irteera hauetan Ehunmilak lasterketaren baitan antolatzen den Mari Murumendi mendi maratoiaren ibilbidearen zati ezberdinak egingo dira.

Irteera hauek ekainaren 11, 17 eta 25ean egingo dira. “Orokorrean, neska orori zuzendutako saioak dira, eta mutilen batek agertu nahi badu ere parte hartu ahalko du”, nabarmendu zuen Aitor Aldasoro, Beasaingo alkateak. Asteazken arratsaldean egin zuten aurkezpena eta alkateaz gain, bertan izan ziren Maider Gaztañaga triatleta, Izaro Rubio korrikalaria, Elena Calvillo mendi lasterkaria, Mikel Valdivielso Ehunmilakeko arduraduna eta Jon Aranburu prestatzailea.

edonorentzatGuztiek nabarmendu zuten hiru saio hauek “edonork” egiteko modukoak izango direla. Ez da derrigorrezkoa izango federatuta egotea, eta joaten diren guztiei asegurua egingo zaie. “Materiala helmugara eramango da eta jan-edana izango da denen-tzat”, azaldu zuen Aranburuk. “Korrika egiteko material zehatza edo teknikoa ere ez da behar, ondo pasatzea da helburua”, gaineratu zuen Gaztañagak.

Irteera bakoitzeko ibilbidea hau izango da: ekainaren 11an, Beasain-Mandubia (11 Km, 1.010 m-ko desnibela), ekainaren 17an, Mandubia-Arriaran (18 Km, 864 m-ko desnibela) eta ekainaren 25ean, Arriaran-Beasain (10 Km, 984 m-ko desnibela). Izena emateko kirola@beasain.eus helbidera idatzi beharko da irteera eguneko azken ostirala baino lehen.

Gaztañaga, Calvillo eta Rubiok nabarmendu zuten garrantzitsuena parte hartzea dela, ikustea zer den kirol hau: “parte hartzera animatu nahi ditut emakumezkoak. Parajea ezagutu eta jendea ezagu-tzeko aukera egongo da. Mendian korrika hasteko aukera polita da, kirola ezagutu eta disfrutatzeko”. Gainera, hirurek prestaketa saio-etan parte hartuko dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902