Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Pilota partidak eta neskak nagusi izango dira Tilosetan

Hernanik gaur arratsaldean Joka dezagun Plazan jaialdia ospatuko du

Aitziber Muga - 2017(e)ko ekainaren 2a, ostirala - 06:13etan eguneratua

Esti Aldeiturriaga eta Garazi Etxarri zinegotziak.

Esti Aldeiturriaga eta Garazi Etxarri zinegotziak. (n.g.)

Galería Noticia

Esti Aldeiturriaga eta Garazi Etxarri zinegotziak.

Hernani- Gaur arratsaldean Hernaniko Ezkiaga pasealekuan (Tilosetan) hainbat ekintza antolatu dira, Joka dezagun Plazan ekimenaren baitan. Proiektu hau Jarduera Fisikoa eta Kiroleko sailak eta Berdintasuneko departamentuak elkarlanean antolatutako jaialdia da. Hernaniko Udalarekin batera, Hernaniko Palisten Elkarteak ere parte hartzen du ekimen honetan.

Honela, 17.30ean herriko neskatoek parte hartuko dute barrena herrikoian. Ondoren, pala-partida ikusteko aukera egongo da: Amaia Alkorta eta Koro Loiarte bikotea, batetik, Arantxa Gorostegi eta Ai-tziber Otegik osatutako bikotearen aurka arituko da.

Amaitzeko, bertso-pilota jaialdia antolatu dute. Bertan, bertso saioa eta esku-pilota partida txandaka-tzen joango dira. Talde urdinean Patri Espinar eta Iñaki Esnal esku-pilotariak egongo dira eta beraien botileroa Iratxe Ibarra bertsolaria izango da. Talde gorria Eneritz Arrieta eta Mikel Olazabal bikoteak osatzen du eta beraien botileroa Andoni Egaña izango da.

“Joka dezagun Plazan ekimenak jarraipena emango dio iaz hasi genuen bideari. Iaz Hernaniko Emakume kirolariak lana egin genuen eta helburu bera du aurtengo ekimenak”, adierazi zuen, Berdintasun zinegotziak, Garazi Etxarrik, aste honetan izandako aurkezpenean.

“Gure jendartean, arlo guztietan, emakumea barruko espazioetara mugatuta egon da gehienbat. Eta kirol arloan oraindik nabarmenagoa izan da joera hau. Udalean urteak daramatzagu emakumeak eta emakumeen jarduna ikustarazteko hainbat ekimen sustatzen. Eta ostiralekoa horietako bat da. Horregatik, ostiral honetan (gaur) emakumeak kaleko bizitzaren protagonista izango gara”, erantsi zuen Berdintasun zinegotziak.

“Aldarrikapen eta festa eguna izango da ostiralekoa eta espero dugu emakumeek eta gizonek elkarrekin eta parekidetasunean goza-tzea”, azpimarratu zuen amaitzeko Esti Aldeiturriagak, Kiroletako zinegotziak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902