Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
zuzendariari gutunak

Naturarekin harremanak ezartzen

Joxan Auzmendi - 2017(e)ko ekainaren 2a, ostirala - 06:13etan eguneratua

“Naturarekin harremanak ezartzea” da 2017ko ekainak 5eko Ingurumenaren Mundu Eguneko lema. Eslogan honek pentsatuarazi nahi digu pertsonak ekodependenteak garela, ingurumenetik hartzen ditugula bizitzeko gaiak eta berak eskaintzen dizkigula intelektualki, moralki eta sozialki garatzeko aukerak. Gizakiak, kulturalki oso eboluzionatuak izan arren, naturako beste espeziekin ahaidetuta gaude eta horiekin konpartitzen dugu ingurua;gu ere naturan bizi garen izakiak gara, nahiz eta zientzia eta teknologiari esker sortu dugun inguru artifizialak ez utzi ikusten gure benetako ingurua den natura hori. Gizakiok gure buruak gobernatzeko dugun gaitasuna erabili behar dugu naturarekiko dugun grina menperatzailea orekatzeko eta naturak ezarritako aginduak eta mugak onartzeko. Zabaldu diezaiogun gure burua naturari, irten gaitezen ingurura, pausu batera ditugu zentzumenen gozamenerako eta errealitatea sentitzeko parajeak eta Natura 2000 Sareko leku paregabeak, kreatibitatearen lekuko eta pertsona eta herrien identitatearen baliabideak direnak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902