Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Oriok V. Garagardo Azoka hartuko du bihartik igandera

Zenbait kirol ekitaldi izango dira asteburuan zehar Arraunketa Elkarteak antolatutako azokan

Ane Roteta - 2017(e)ko ekainaren 1a, osteguna - 06:14etan eguneratua

Jose Angel Zaldua, Orioko alkatea, eta Iñaki Arostegi, Orio Arraunketa Elkarteko idazkaria, atzoko aurkezpenean.

Jose Angel Zaldua, Orioko alkatea, eta Iñaki Arostegi, Orio Arraunketa Elkarteko idazkaria, atzoko aurkezpenean.

Galería Noticia

Jose Angel Zaldua, Orioko alkatea, eta Iñaki Arostegi, Orio Arraunketa Elkarteko idazkaria, atzoko aurkezpenean.

Orio- Maiatzaren azken asteburuan ospatu izan da orain arte Orioko Garagardo Azoka, baina aurten ekaineko lehen asteburuan izango da garagardo bereziak herriko plazan dastatzeko aukera. Bosgarren edizioa izango da aurtengoa, eta bihar 19.00etako inaugurazioaren ondoren, igandera arte garagardoa izango da nagusi eta kirol ekitaldi ugari ere izango dira karpan.

“Ekitaldia ohitura bihurtzen ari da eta hori ez da seinale txarra izaten”, adierazi zuen atzoko prentsaurrekoan Iñaki Arostegik, Orio Arraunketa Elkarteko idazkariak. Egitarau zehatzaren berri ere eman zuen. Bihar inauguratuko da azoka, 19.00etan, eta lehen tragoa aurtengo Mirotza Sariek egingo dute: Maider Unda borrokalariak eta Iker Irribarria pilotariak. “Maider Undak bere kirol ibilbide oparoari amaiera eman dio errendimendu maila onean zegoen momentuan. Ondoan etorkizun handiko kirolaria izango du. Irribarriak igandean ez zuen txapela lortzerik izan baina seguru gaude gipuzkoarrok asko gozatuko dugula berarekin”, azaldu zuen Arostegik. Mirotza Sariak banatu ondoren, Bide Batez taldearen erromeria izango da ostiralean.

Maider Unda borrokalariak eta Iker Irribarria pilotariak Mirotza Saria jasoko dute bihar 19.00etan, azokaren inaugurazioan

Asteburu osoan zehar zazpi garagardo dastatzeko aukera izango da plazan: Paulaner, Fosters, Amstel Oro, Radler, Guiness, Affligem eta Desperados. Otordu aukera ere izango da eta Arraunketa Elkarteko sukaldariak ukondoa eta saltxitxak prestatzen arituko dira asteburuan zehar. Gainera, prestatutako janaria etxera eramateko aukera ere izango da.

Arostegik azaldu zuenez, larunbatean beteranoen estropada izango da (13.15), eta gauean, berriz, Championseko finala eskainiko dute pantaila handian (20.45). Ondoren, Fun &Go taldearen erromeriak girotuko du gaua.

Garagardoa dastatzeko azken aukera igandean izango dute oriotar zein bisitariek, baina ekitaldiak ere ez dira faltako. Goizean, gazteen mailako aulki mugikorreko Gipuzkoako Txapelketa lehiatuko da (12.00), eta iluntzerako Idoia Etxeberria harri-jasotzaileak (iazko Mirotza Sariak) lan ederra jarri dio bere buruari: 100 kiloko harri kubikoarekin bere marka ontzen saiatuko da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902