Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lazkaoko Gurutze auzoa berritzeko lanak hasiko dira

Asteartean egindako osoko bilkuran Iparragirre-Orsa-Iturrioz UTE enpresari esleitu zitzaizkion lehen faseko lanak

2017(e)ko ekainaren 1a, osteguna - 06:14etan eguneratua

Lazkao Gurutze auzoko eremuaren irudia, gaur egun.

Lazkao Gurutze auzoko eremuaren irudia, gaur egun. (n.g.)

Galería Noticia

Lazkao Gurutze auzoko eremuaren irudia, gaur egun.

lazkao- Lazkaoko Gurutze auzoa berrurbanizatzeko lanak hasi zituen duela hilabete batzuk Lazkaoko Udalak, eta orain, lehenengo eta seigarren etxeetako eremua hobetzeko proiektua hasiko dute. Hain zuzen, asteartean egindako osoko bilkuran udalbatzak erabaki zuen nori zegokion eremu horretako lanak egitearen ardura. Guztira hiru enpresa aurkeztu ziren lanen esleipenera: Otegi Gaztañaga, Artzamendi eta Vusa, eta Iparragirre-Orsa-Iturrioz UTE enpresak. Azken horrek eskuratu zituen puntu gehien, eta beraz, Udalak berari esleitu dizkio lanak.

Egin beharreko lanen artean, azaleko urbanizazioa berritu, eta egun irisgarritasun, argiztapen eta bestelako beharrei erantzuna emateaz gain, lur azpiko azpiegiturak ere berrituko dira Gurutze auzoaren lanen barruan: besteak beste, argiteria sarea, ur sarea eta saneamendu sarea. Fase horretako lanak Gurutze 1 eta 6 bitartean Agauntza aldera dagoen espaloi, bide eta pasealekua egokitzea izango dira.

Esleitutako lanen aurrekontua 689.584,19 eurokoa da. Kantitate hori, hala ere, lan horiek Lazkaoko auzo horren berrurbanizazio proiektu osoaren barnean sartzen dira. Asteartean izandako osoko bilkuran mahai gainean jarri zuten gaia eta agertu zuten hurrengo faseetan lurrazpiko garajeak egiteko aukera jasotzen duela egitasmoak. Une honetan, Udala garaje horiek egin ahal izateko eta duten bideragarritasuna ziurtatzeko pausoak ematen ari da. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902