Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
euskaditurismo.eus

Euskadiko turismo webguneak "Erromes bideak" atal berria sortu du

EP - 2017(e)ko ekainaren 1a, osteguna - 11:55etan eguneratua

Web de Turismo del Gobierno vasco

Web de Turismo del Gobierno vasco

Galería Noticia

Web de Turismo del Gobierno vasco

Euskadiko turismo webgune ofizialak (euskaditurismo.eus) atal berria du bere azalean ostegun honetan, eta, "Erromes bideak" izenburupean, bi Done Jakue bideak (Kostaldekoa eta Barnealdekoa) eta Ignaziotar Bidea bildu ditu.

BILBO. Ekimen honekin, Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak turismo produktu hau nabarmendu eta azaleratu nahi du.

"Turismo kulturalari eta naturakoari oso lotua dagoen produktua da eta bertako ekonomia suspertzen laguntzen du, Euskadi ezagutarazten du eta erromesaldi esperientzirako aukera ematen du", azaldu dute Jaurlaritzako arduradunek.

Hain zuzen, turismo kulturala bisitariek Euskadira etortzeko duten arrazoi nagusienetakoa da. Horrela, Ibiltur Aisia 2014 txostenaren arabera, turismo kulturala eta ekitaldiak Euskadi bisitatzeko arrazoien %15 dira, eta natura eta abentura turismoa %9.

Atal berriaren lehen orrialdearen hasierako begiradan hiru bideak batera agertzen dira, eta bigarren orrialdean bakoitzari buruzko informazioa azaltzen da, banaka. Orrialde honetan, bidearen elementu esanguratsu batekin zerikusia duen ilustrazio bat benetako irudi baten gainean agertzen da (Haizearen Orrazia, Kostaldeko Bidean;San Ignazioren basilika, Ignaziotar Bidean, eta San Adriango tunelaren sarrera, Barnealdeko Bidean).

Hirugarren orrialdean, klikatzerakoan, argazki galeria bat, aurkezpen testu bat eta bide osora informazio guztiarekin sartzeko botoi bat daude. Informazioa bost hizkuntzatan dago: euskaraz, gazteleraz, ingelesez, frantsesez eta alemanez.

BIDEAK

Done Jakue Kostaldeko Bidea primitiboenetakoa da, eta bertan, Euskadi itsastarra eta nekazaria, eta hirikoa eta landakoa elkarrekin bizi dira. Lehenengo zatian Gipuzkoako kostaldea igarotzen da, Bidasoa ibaiaren bokaletik Bizkaiko mugaraino. Desnibel handia izatea du ezaugarri.

Done Jakue Barnealdeko Bideari esker, zazpi egunetan soilik, herrialde heterogeneo eta askotarikoa ezagutzeko aukera dago. Kostaldeko paisaiak, baso hezeak, ortu emankorrak, lehorreko eremuak, lautada amaiezinak, industrializazio handiko udalerriak, landako paisaiak eta itxura ederreko hamaika txoko dira ingurunearen osagai.

Azkenik, Ignaziotar Bideak, esperientzia bat bizitzeko aukera eskaintzeaz gain, norbera garatzeko eta norbere barrura begiratzeko aukera ere ematen du. Bide osoa 675 kilometrokoa da, eta Euskaditik egindako bidea, berriz, 150 kilometrokoa.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902