Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
20. Korrika burututa

AEK-k udako kanpaina hasi du, "Ez duzu ahaztuko" goiburupean

EP - 2017(e)ko ekainaren 1a, osteguna - 12:53etan eguneratua

AEK-k udako kanpainari ekin dio, "Ez duzu ahaztuko" goiburupean, 20. Korrika burututa. Koordinakundearen arduradunen esanetan, Korrika "ez dago ulertzerik" egunero bere euskaltegietan ari diren irakasleak eta ikasleak aintzat hartu gabe, eta, hala, udan ere zeregin horretan jarraituko duela azaldu dute.

BILBO. Modu honetan, udarako "eskaintza oparoa" zabaldu du euskalduntze eta alfabetatze erakundeak, "pixkanaka-pixkanaka, batzuk gehiago izan gaitezen".

Alde batetik, barnetegien eskaintzarekin jarraituko du, "euskara ikasteko lekurik onenetakoa", eta aukera anitza aurkeztu du Euskal Herri osoko barnetegietan udan euskara ikasi eta praktikatzeko: euskalduntze barnetegiak, tituluak eskuratzeko eta hizkuntza eskakizun ofizialak egiaztatzeko azterketak prestatzekoak, familia barnetegiak, barnetegi ibiltariak edo xiberera ikastekoa. Gainera, iazko berrikuntzetako batek izan zuen harrera ona ikusita, handitu egin du aurten A2 mailako barnetegien eskaintza.

Beste alde batetik, barnetegietatik irtenda, euskara ibilian praktikatzeko aukera ere prestatu du AEK-k, oinez (Otxandiotik Izabara) nahiz bizikletaz (Debatik Etxarri Aranatzera). Biek ala biek ahalbidetuko dute bi astez euskaraz bizitzea eta Euskal Herria hobeto ezagutzea, irakasleen laguntzarekin.

ON LINE

Halaber, bizilekutik urrundu ezin direnentzako aukera ere eskaini du AEK-k, etxetik egiteko on line ikastaroak eta ikastaro trinkoak irekiko baitira euskaltegietan. Horrela, koordinakundeak nahi du "ikasleak ia konturatu gabe ikastea, uda giroan gustura, egunaren zati handi bat euskara entzunez, ikaskideekin, irakaslearekin eta herriko jendearekin hitz eginez eta gauzak euskaraz eginez".

Eskaintza osoa AEKren webgunean dago ikusgai, baita "Ikasi eta bizi izandakoa ez duzu ahaztuko" erreportajea ere: 2015eko udan Zugarramurdin, Arantzan eta Euskal Herriko hainbat lekutan opor euskaldunak igaro zituzten erreportajeko protagonistak.

Remiro-Tobar familiak, Ana Perezek eta Dabid Romeok, beste ikasle askok bezala, praktikan jarri zuten euskaltegian ikasitakoa eta, ia konturatu gabe, egunero eta 24 orduz bizi izan ziren euskaraz.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902