Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Darahli arropa bilketa egiten ari da ostiral arte

Zumaiako ikastetxeetan eman ahal izango da arropa ‘Bakeleku’ udalekura datozen sahararrentzat

2017(e)ko maiatzaren 31a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

Zumaia- Zumaiako Darahli elkarteak Bakeleku Udalekua jarri du martxan aurten zazpigarrenez, eta Saharako 30 haur etorriko dira uztaila eta abuztuan Urduñako (Bizkaia) kanpamenduan uda pasatzeko. Haur horiek hilabete horietan arropa izan dezaten, arropa jasotzeko kanpaina jarri du martxan elkarteak aste honetan eta ostiral arte izango dute zumaiarrek arropak emateko aukera, Zumaiako ikastetxe guztietan.

8 eta 14 urte bitarteko umeen-tzat izango da arropa eta elkartetik zehaztu dutenez, kirol erropa (kamisetak, sudaderak, txandarrak, polarra, zapatilak, sandaliak...), nesken arropa (mallak, leginsak, nikiak, zapatilak, sandaliak...) eta toallak eta bainu- jantziak beharko dira.

Bestalde, udako arropaz gain, haur horiek Saharako kanpamentuetara eramateko arropa ere eskertuko da;hala nola, haurren-tzako eta adin guztietako txamarrak.

Bakeleku udalekuetako aurrekontua 60.000 euro ingurukoa da, eta laguntza eskaini nahi duten zumaiarrek diruz laguntzeko aukera dute honako kontu korronteetan: ES05 3035 0037 4103 7005 0791 (Laboral Kutxa) edo ES63 2100 4248 6621 0014 7895 (La Caixa). - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902