Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Harri Jaia ospatuko dute bihar Bedaion

Iganderako XI. Mendi Martxa antolatu dute auzotarrek eta bi ibilbide prestatu dituzte zailtasunaren araberakoak

2017(e)ko maiatzaren 31a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

tOLOSA- Ekitaldiz beteak izango dira datozen egunak Bedaion. Bihar, usadioari jarraituz, Harri Jaia ospatuko dute eta igandean, berriz, XI. Bedaioko Mendi Martxa.

Nekazaritza eta erlijioa bat egiten duten eguna da Bedaioko Harri Jaia. Beti Asentzio egunetik zortzi egunetara, ostegunez, ospatzen den jai herrikoi hau oso berezia eta maitatua dute bedaiotarrek. Jai eguna meza nagusiarekin hasiko da. Berriro ere uztak suntsitu zituen harri jasa gerta ez dadin, prozesioan herriko elizari buelta eginez eskaria egiten dute bedaiotarrek. Ondoren, trikiti eta bertsolariek animatuko dute eguna. Eguerdian herri bazkaria izango da Abaetxe jatexean eta afaria Bedaioko Artubi elkartean izango da egunari amaiera emateko.

Igandean XI. Mendi Martxa izango da. Bi ibilbide prestatu dituzte;lehena 7.30ean abiatuko da Bedaioko eta ibilbide gogorrena izango da, 23,5 kilometrokoa, eta bigarrena, berriz, 8.30ean abiatuko da eta familientzat pentsatutakoa da. Bedaioko inguru naturalak ezagutaraztea da mendi martxaren aitzakia. Ibilbidean hainbat anoa gune izango dira eta bukaeran, ohitura den bezala, haragi egosia, txorizoa eta salda izango dira. Aurrez izen ematea eskatzen dute martxa@bedaio.com helbidean edo www.bedaio.com web orrian. Izen ematea hamar eurokoa izango da eta 14 urte azpikoentzat, doakoa. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902