Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Astigarragako kultur etxearen inguruko batzarra

EH Bilduk Urumea Berriko promotorak ezarri dituen baldintza berriak azaldu nahi dizkie gaur herritarrei

2017(e)ko maiatzaren 31a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

Astigarraga- Astigarragako EH Bilduk gaur 19.00etan eskolako areto nagusian batzar irekia deitu du kultur etxe berriaz hitz egiteko. Oposizioko taldeak gogorarazi duenez, kultur etxe berria aurtengo bigarren seihilekoan eraikitzen hasi beharko litzateke.

Baina, adierazi dutenez, Urumea Berriko promotoreak proposamen bat aurkeztu dio Udalari, besteak beste, aurreikusitako hotela eta bulegoak beharrean, 98 etxebizi-tza gehiago egin ahal izatea eta Udalak eskuratu behar zuen 750 metro karratuko lokala jaso beharrean, leku desberdinetan banatutako 350 metro karratuko eta 400 metro karratuko bi lokal jasotzea.

“Bi baldintza hauek herriaren aurreikuspenetan eragin zuzena izango lukete. Batetik, aurreikusita baino 200 pertsona gehiago izango lituzke herriak eta honek udal zerbitzu eta azpiegituretan izango lukeen afekzioa nabarmena litzateke. Bestetik, 750 metro karratuko lokala banatzeak, Plenoak haurreskola berriarentzako erabakitako espazioa mugatuko luke eta, ondorioz, haurreskola bertan kokatzea bideraezina litzateke eta zalantzarik gabe soluzioa atzeratuko litzateke”, azaldu dute.

Udalak hartu behar duen pisuzko erabakia dela ohartuta, EH Bilduk gaia eztabaida publikora zabaldu nahi du eta herritarren inpresio eta iritziak jaso proposamen honen inguruan hartu beharreko posizioa guztion artean osatzeko.

Beraz, Astigarragako EH Bilduk “kultur etxean eta herriaren etorkizunean interesa duen orori” deialdia egiten dio batzarrean parte hartzeko. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902