Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Julen Garate Azpitarte ‘Argi estalia’ eleberria idatzi duen azkoitiarra

“Eleberrian Azkoitia presente bada ere, Getariako Askizuko familia baten istorioak kontatzen ditut”

Julen Garate 49 urteko azkoitiarrak ‘Argi estalia’ bere lehen eleberria kaleratu du. “Udan irakurtzeko aproposa” eta “taldean” egindako lana dela azpimarratzen du

Jabi Leon - 2017(e)ko maiatzaren 30a, asteartea - 06:11etan eguneratua

Julen Garate Azpitarte, ‘Argi estalia’ eleberria idatzi duen azkoitiarra.

Julen Garate Azpitarte, ‘Argi estalia’ eleberria idatzi duen azkoitiarra.

Galería Noticia

Julen Garate Azpitarte, ‘Argi estalia’ eleberria idatzi duen azkoitiarra.

azkoitia- Ofiziorik eta karrerarik ezean karrerako funtzionario egin zen Julen Garate Azpitartek “amets bat” bete du bere lehen eleberria argitaratzerakoan. San Martin auzoko azkoitiar honek aitortzen du “izugarri” disfrutatu duela “liburua lagun askoren laguntzarekin idazteko prozesuarekin” eta oraindik disfruta-tzen ari dela “lana amaitu ondoren egin beharreko aurkezpenekin”. Orain, “ondo pasatzeko” idatzi duen eleberriaren irakurleek “irakurketarekin gozatzea” espero du;berak lana kalean izan arte egin duen bezalaxe.

Noiz eta nola bururatu zitzaizun eleberri bat idaztea?

-Ideia orain dela hamabi urte etorri zitzaidan burura, familiarekin Cadaquesen oporretan nengoela. Ordutik hamaika buelta eman nizkion eleberria egiteko aukerari baina liburua idazteko prozesua orain dela bi urte jarri nuen martxan. Juan Luis Zabala idazle azkoitiarrari komentatu nion nire ideia eta laguntzeko prest agertu zenez ba... aurrera egitea erabaki nuen.

Nolako eleberria da ‘Argi estalia’?

-Edozeinek irakurtzeko moduko liburua da, udarako aproposa den horietakoa. Euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez dutenek ere ez dute arazorik izango istorioa jarraitzeko.

Zer kontatzen duzu?

-Getariako Askizu auzoko familia euskaldun baten gorabeherak kontatzen ditut. Abiapuntua amaren heriotza da eta testamentua egiterakoan bere hiru seme-alabentzako eta beste pertsonai batentzako laga dituen gutunak. Hori bai, bukaera Cadaquesen zentratzen da.

Liburua idazteko ideia Cadaquesen bururatu zitzaizula kontuan izanda... Ba al dago zerbait autobiografikoa eleberrian?

-Egia esan, liburuko protagonistei gertatutako pasarte batzuk nire bizipenetatik ateratako fikzioak dira. Ezagutzen nautenek identifikatuko dute baten bat, seguro.

Era batera edo bestera bada ere, ba al dauka zure herriak lekua eleberri honetan?

-Bai, Azkoitiko inguruak eta herria bera presente daude, baita amak kontatzen zizkidan herriko esaera zahar asko ere.

Zuk sinatzen duzu liburua baina taldean egindako lanaren emaitza dela nabarmentzen duzu han eta hemen...

-Horrela izan delako. Liburua egiteko laguntza haundia izan dut: testuak moldatzeko eta zuzentzeko, marrazkiak eta argazkiak egiteko... Nirekin batera Juan Luis Zabala, Edurne Lazkano, Aitor Arruti, Iñaki Iturain, Esther Gantzarain, Iñaki Zabala Ali, Jon Andoni Martin eta Andoni Salegi aritu dira lanean. Beraien laguntza ezinbestekoa izan da eleberria atera den bezala kaleratu ahal izateko eta oso eskertuta nago.

Nola bizi izan duzu liburua idazteko prozesua?

-Izugarri disfrutatu dut, hasieratik. Ondo pasatzeko asmoarekin abiatu nuen lan hau eta lortu dut;oso esperientzia polita izaten ari da. Pentsa, idazten eta testuak zuzentzen edo moldatzen aritu garen lau lagunok Cadaquesera joan ginen joan den urteko ekainean eta bertan elkarrekin bizi izandakoa ez dugu inoiz ahaztuko.

Joan den ostegunean egin zenuen eleberria aurkezteko lehen agerraldia. Oso denbora gutxi pasa da ordutik baina... zer nolako harrera izaten ari da?

-Ni oso pozik nago. Gainera, inguruko lagun eta ezagun batzuk esan didate ez dutela euskarazko liburuak irakurtzeko ohiturarik eta hauxe izango dela irakurri beharko duten lehen euskal liburua. Poz handia ematen dit horrek.

Izandako esperientzia ona ikusita, errepikatzeko asmorik bai?

-Ez daukat inolako prisarik baina onartu behar dut baditudala beste pare bat ideia buruan. Alde batetik, poesian murgiltzea gustatuko zitzaidan eta bestetik, literatura erotikoan.

Momentuz, non eskuratu daiteke ‘Argi estalia’ eleberria?

-Azkoitiko Hizki eta Lujan dendetan, Zarautzeko Garoan eta Elkar argitaletxearen lanak banatzen diren ohiko dendetan. Eleberriaren prezioa 15 eurokoa da baina Azkoitiko Maxixatzen euskara elkarteko bazkideentzat 10 eurokoa.

Gipuzkoatzen

Gipuzkoako txokorik maiteena Larraskanda ingurua. Lehen lagunekin eta orain familiarekin joaten naiz eta oso gustora egoten naiz hantxe.

Paisaia bat Askizutik dauden itsasoko bistak zoragarriak dira.

Festa edo ospakizun bat Hondarribi Blues jaialdia. Urtero joaten saiatzen naiz.

Mendi bat Ernio. Normalean Erreziletik igotzen naiz eta asko disfrutatzen dut ibilaldi horrekin.

Hondartza bat Zumaiako Itzurungoa, herrikoa;batez ere hara joateko ohitura dugulako.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902