Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Sustraietatik’ emanaldia Andoainen

Ekitaldia Bastero Kulturgunean izango da, ostiral honetan 20.00etatik aurrera

2017(e)ko maiatzaren 30a, asteartea - 06:11etan eguneratua

donostia- Ostiral honetan, ekainak 2, 20.00etatik aurrera, Sustraietatik dantza emanaldia izango da ikusgai Andoaingo Bastero Kulturgunean.

Sustraietatikemanaldiko helburua modalitate artistiko desberdinak integratzen dituen zuzeneko ikuskizun bat eskaintzea da, publiko guztiari zuzenduta.

Begirada desberdinetatik ateratako interpretazio txiki desberdinez osatuko da emanaldia. Dan-tza eta zuzeneko musika nagusituko dira. Interpretazio txiki hauek zuhaitzaren inguruan gertatuko dira.

Emanaldiaren ideia Imanol Urkizurena da, eta antolatzaileak Escivi, Andoaingo Zine eta Bideo Eskolako ikasleak diren Nekane Mendizabal eta Leire Esnaola dira. Partaideak Harribil Dantza Taldea, Nekane Mendizabal, Maddi Etxeberria eta Intza Unanue izango dira. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902