Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Usurbilek 65 urtetik gorakoei inkesta egingo die

220 HERRITARREI | Gizarte Zerbitzuen inguruan galdetuko zaie etorkizunean zein proiektu abiatu behar diren jakiteko

2017(e)ko maiatzaren 30a, asteartea - 06:11etan eguneratua

Usurbil- 65 urtetik gorako usurbildarrek herriko Gizarte Zerbitzuen inguruan duten iritzia ezagutzeko asmoz, Usurbilgo Udalak, Aztiker enpresaren laguntzaz, ikerketa bat jarriko du abian datozen egunotan.

Horretarako, aipatutako adin tarte horretako 220 bizilagun zoriz aukeratuak izango dira lagin zientifikoa osatu eta beraien premiak eta proposamenak ezagutzeko. Aditzera eman dutenez, ikerketa soziologiko hau atzotik ekainaren 10era bitartean luzatuko da.

Jone Urdanpilletaren, Gizarte arloko zinegotziaren, iritziz, “informazio hau biltzea beharrezkoa da Udalarentzat, aurrera begira Udaletik bultza daitezkeen zerbitzuetan eta ekimenetan oso kontuan hartzeko eta datozen urteetan aurrera eraman daitezkeen proiektuak defini-tzerako orduan lagungarri izateko”.

Lehen helburua Usurbilgo adineko herritarrek etorkizunera begira bizimodua nola irudikatzen duten jakitea da eta, horretarako, beren eguneroko bizitzan beharrezko dituzten zerbitzuak eta egitasmoak zein diren identifikatuko dituzte. Horrez gain, Usurbilgo adineko herritarren osasuna eta beraien egoera soziala eta emozionala kokatuko da, batez ere egoera ahulagoan daudenetan.

Bestalde, inkestatzaileak Usurbilgo edo gertuko herritarrak izango dira gertukotasuna bermatzeko asmoz. Horrez gain, beti beren gainean eramango dute inkestatzaile bezala identifikatzen dituen akreditazioa. Inkestak hamabost minutu iraungo du gutxi gora-behera, eta anonimotasuna bermatuko da. Gutxi gora-behera 25 galdera egingo dira, euskaraz edo gaztelaniaz.

Eguneko zentroaUsurbilgo Puntapaxeko Eguneko Zentroak sei pertsona gehiago jasotzen hasi da hilabete honetatik aurrera. Izan ere, Sendiaprogramaren bitartez, eguneko zentroan plaza izateko eskaera egina duten sei pertsonek aukera izango dute hilabetean bi asteburu eta jai egunetan joateko.

Gaur egun, 18 pertsona biltzen dira astelehenetik ostiralera bitartean, eta asteburutan, berriz, sei.

Udalak eskaera egin dio Aldundiari asteburutan beste sei plaza gehiago izateko, eta momentu honetan erantzunaren zain dago.

Erabiltzaile gehiago izateak beste berritasun bat ekarri du, eguneko zentrora bertaratzeko furgoneta berri bat baitago. Auto berria DYAk jarriko du. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902