Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Zirrikituetatik begira

50 urte ondoren

Ana Urkiza - 2017(e)ko maiatzaren 29a, astelehena - 11:32etan eguneratua

Lehenbiziko ikastolak sortu zireneko 50. urteurrenera heltzen ari diren honetan, atzera begira hasi gara. Orduko irakasleak, orduko familiak, orduko euskara ordulariari eta jai-egunei begiratu gabe lan egiten zela gogoratzen dugu. Ikas materialak sortzen batzuk, gau-eskolak ematen besteak eta ikastolaren aldeko tabernan zerbitzari lanetan hurrengoak. Euskara irakatsiko zuten ikastetxeak eta hezkuntza-sare propioa izatea zen helburu. Inork ez zekien euskara irakasten eta ikastola bakoitzak bere bitartekoak erabili zituen ikasleok euskara batua (edo) gure egin genezan. Gurean, goizero, 15 minutuz bozgorailuz aditzera ematen zitzaizkigun esaldiak errepikatzen jarduten genuen, "aditza" ikasteko. Belarria findu genuen. Zentzuz jantzi. Euskara barneratu.

Orain, lehenbiziko ikastola haietan ikasle izandakook guraso gara. Eta "gure garaia" berria baino konpromiso handiagokoagoa izan zela iruditzeaz gain, irakasleek eta ikastetxeek euskara, euskal literatura eta kultura susta-tzeko egiten duten lana, oro har, indargea dirudigu. Irakasleak arratsaldeko bostetan etxera doaz. Gurasoek, ikastola pintatzeko nahiago dute profesional bati ordaintzea asteburuan elkartu eta denen artean hormak brotxaz bustitzea baino. Eta euskarabatuaz nork jarriko zalantzan irakasle adituak esandakoa! Bada sinonimorik onartzeko prest ez dagoen irakaslerik eta bere ustezko autoritatea kolokan jartzen duen ikaslea, gurasoek Bizkaian beste era batera hitz egiten dutela argudiatzean, azterketan puntu bat gutxiago jartzeaz mehatxatzen duenik.

Taifen erreinuak historiaren orrietan utzi genituelakoan geunden. Baina, tamalez, badira orain aldian eta gurean ere. Duela 25 urte irakurritako liburua ematen dietenean ikasleei irakur-tzeko eta hiztegia lantzeko eskatzen, orduan, gurasook irakasle horiek irudikatzen ditugu, ikastolen aurreko garaian bezala, euskara zabartzen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902