Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
“XXI. MENDEKO EMAKUME IDAZLEAK” PROGRAMA

Bidebarrieta Kulturguneak Dolores Redondorekin topaketa jasoko du ostiralean

Ekitaldia arratsaldeko 19:30etik aurrera izango da, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte

n.g. - 2017(e)ko maiatzaren 29a, astelehena - 11:12etan eguneratua

Dolores Redondo.

Dolores Redondo. (EFE)

Galería Noticia

Dolores Redondo.

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, narratiba garaikideko emakume egileei buruzko “XXI. mendeko Emakume Idazleak” zikloko beste topaketa bat jasoko du datorren ostiralean, ekainaren 2an. Idoia Jauregi kazetariak gidatutako hitzordu honetan Dolores Redondok hartuko du parte, une honetako argitalpen fenomenoenetako bat eta egungo noir generoaren erreferente. Bere azken eleberria, “Todo esto te daré” (Planeta arg.) - 2016ko Planeta Saria, aurkeztuko du.

BILBO. Bilboko Liburu Azokarekin lankidetzan antolatutako jarduera arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librea izango du aretoko leku guztiak bete arte eta streaming-ez eskainiko da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

Dolores Redondo (Donostia, 1969) 2016ko Planeta Sariaren irabazlea, “Todo esto te daré” lanarekin, eta azken urteetan gaztelaniaz idatzitako literatur fenomeno garrantzitsuenetakoa izan den “Trilogía del Baztán” arrakastatsuaren egilea da. Serie horretako hiru liburukiak “El guardián invisible”, “Legado en los huesos” eta “Ofrenda a la tormenta” ehun milaka irakurlerengana heldu dira. Horrez gain, mundu osoko 30 argitaletxe baino gehiagok argitaratu dute lana.

“Todo esto te daré” lanaren trama Ribeira Sacrako agertoki arranditsuan gertatzen da. Alvarok istripu bat izango du, eta hil egingo da. Manuel senarrak, gorpua bera dela baieztatzera Galiziara heltzen denean, kasuari buruzko ikerketa azkarregi itxi dela ikusiko du. Bere familia politiko indartsuaren, Muñiz de Dávilatarren, arbuioak ihes egitera bultzatuko du, baina Nogueirak, erretiratutako guardia zibil batek, Alvaroren familiaren kontra erabiltzen duen inpunitatearen aurkako arrazoibideak bertan jarraitzera eramango du. Lucas, haurtzaroan Alvaroren laguna zen apaiza, Manuelekin eta Nogueirarekin elkartuko da, euren ustez ondo ezagutzen zuten pertsonaren bizitza sekretua berreraikitzeko ahaleginean.

Itxuraz inolako kidetasunik ez duten hiru gizonen ezusteko adiskidetasunak, bere senarra izan zenarenganako maitasunaren eta errealitateari bizkarra emanez, bere idazle munduaren kimeraren ostean babestuta, bizi izanaren oinazearen artean nabigatzen lagunduko dio Manueli. Egiaren bilaketa hasiko da horrela, sinesmen indartsuak eta ohitura sakonak dituen eta logikak mutur guztiak inoiz erabat lotzen ez dituen lekuan.

Bidebarrieta kulturgunea, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta sustapena dituen gunea da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902