Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
goierri

Giza Eskubideak, pantaila handian

IKER ETA ASIER ZINKUNEGI ANAIEK GIZA ESKUBIDEAK EZAGUTZERA EMATEKO NAZIOARTEKO | II. korto lehiaketa antolatu dute

M. Aranbururen erreportajea - Domingo, 28 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Aranburu, Zinkunegi anaiak eta Santamaria, ostiralean.

Aranburu, Zinkunegi anaiak eta Santamaria, ostiralean. (Argazkia: N.G.)

Galería Noticia

Aranburu, Zinkunegi anaiak eta Santamaria, ostiralean.Mario Torrecillas iazko laburmetrai onenaren egilea.

Giza Eskubideak balioan jarri eta ezagutzera eman nahi dituzte Dar Dar ekoiztetxeko Iker eta Asier Zinkunegi anaiek. Ordizian daramate aurrera haien proiektua, Giza Eskubideen inguruan ordiziarrak sentsibilizatu eta hezita, justizia soziala berma-tzeko helburuarekin. Horregatik, duela bi urte hasi zuten Giza Eskubideak Herrira proiektua.

Asier Zinkunegiren hitzetan, “Giza Eskubideen gaia Ordiziako gizarte osoan zehar zabaltzen” joatea da helburua. Horregatik, besteak beste, urte hauetan Jakintza eta Urdaneta ikastetxeetako 900 gaztetxorekin egin dituzte proiektuak;hala nola, genero berdintasuna eta desberdin izateko eskubidea landu dituzte. Halere, iaz beste pauso bat eman zuten, eta nazioarteko laburmetrai lehiaketa jarri zuten abian, Hiri Hezitzailea programaren baitan.

Bertan, sari nagusia Haiti Tablo-A, Espainiako ekoizpena duen laburmetraiak eraman zuen, Mario Torrecillasen zuzendaritzapean. Mundu osoko herrialde ezberdinetatik iritsitako 130 laburmetrai aurkeztu ziren aurten lehiaketara. “32 herrialde desberdinetako laburmetrai ezberdinak iritsi dira: Finlandia, Errusia, Brasil, Suiza, Australia... Formatuak ere ani-tzak izan dira: dokumentalak, marrazki bizidunen teknikak, fikzioa...”, azaldu zuen lehenengo edizioaren baitan Asier Zinkunegik.

aurten, bigarrenaIazko arrakasta ikusita, aurten ere lehiaketa antolatzea erabaki dute. Irailaren hamarrera arte entregatu ahalko dira Giza Eskubideak ardatz dituzten sei minutuko lanak. Oinarriak ordizia.eus webgunean agertzen dira. “Lehiaketa hau mundura ireki dugun leiho bat da, eta leiho horretatik errealitate desberdinak islatzen dituzten beste leiho batzuetara begiratzeko aukera izango dugu”, agertu zuten bi anaiek. Gainera, ostiraletik hasi eta abenduaren 10a arte, orduan jokatuko da finala, ohiko zine emanaldi guztien aurretik Giza Eskubideen inguruko korto bat proiektatuko da Ordiziako Herri Antzokian.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902