Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kirol Astea hasiko da bihar Andoainen

Leon Albeniz Maiz ‘Iruntxiberrik’ jasoko du aurten Basteron Kirol Merezimenduari saria

Domingo, 28 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:14h

andoain- León Albeniz Maiz Iruntxiberrik jasoko du aurten Andoaingo Kirol Merezimenduaren Saria. Bihar hasiko da ekitaldiz beteta datorren Kirol Astea.

Euskal Herrian herri kiroletan izan den kirolari eta apustularirik famatuena izateaz gain, beste kirolariei ofizioa erakusten ere maisua izan da Iruntxiberri. Ekainaren 1ean, osteguna, Basteron egingo den ekitaldian jasoko du saria 1971az geroztik Andoainen bizi den aiarrak.

Kirol Astean baitan aste osoan izango dira ekitaldiak. Bihar, 17.00etan, pilotari profesionalekin jolasean aritzeko aukera izango da Goikoplazan eta asteartean Gipuzkoako kirol egokituen antolaketa eta hausnarketari buruzko saioa izango da La Salle-Berrozpen 19.00etan.

Ostiralean Zer dakizu kirolaz? lehiaketako sari banaketa iragarri dute, 17.30ean, Goikoplazan. Ordu erdi beranduago Eskubaloia kalean ekimena burutuko da.

Asteburura begira, larunbatean gimnasia erritmikako taldearen erakustaldia izango da Allurralden, 10.00etan eta arratsaldean, 18.00etan, herri kirolak Goikoplazan, haurrei probatzeko aukera emanaz. Igandean, berriz, Andoaingo areto futboleko txapelketaren final aurrekoak jokatuko dira Allurralden, 11.00etan.

Aste osoan zehar, gainera, golfa doan praktikatu ahal izango da Goiburun eta Arrate 40-Allurralde 25argazki eta bideoerakusketaizangodaAllurralden.- M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902