Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Erabaki Hernani’ leheneste fasera iritsi da

500 proposamenetik gora aurkeztu dira eta bihartik aurrera bilerak egingo dira lehentasunak markatzeko

Domingo, 28 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Hernani- Bihartik aurrera Erabaki Hernaniprozesu parte-har-tzailean leheneste fasea gauzatuko da. Datozen bi asteetan gaika sailkatutako bileretan proposamen ezberdinak aztertu eta batzuk lehenetsiko dira.

Lehenengo fasean 500 proposamenetik gora jaso ziren. 500.000 euroko aurrekontuarekin guztiak egitea ezinezkoa denez, lehentasunak markatu behar dira. Lehenesteko garaian galdera hauei erantzun beharko zaie: “Zeintzuk dira herritarren egunerokotasuna eta bizi kalitatea hobetzen duten proposamenak?, zeintzuk errazten dute hernaniarron arteko elkarbizitza?, zein proposamenek lagunduko dute ingurumenaren babesa edota jasangarritasuna?”.

EgutegiaLehenengo bilera bihar bertan 18.00etan udaletxean burutuko da eta parkeak eta espazio publikoak, herri lanak, zerbitzu publikoak eta hirigintza aztertuko dira.

Asteazkenean, baita ere udaletxean 18.00etan, gaiak ingurumena, hondakinak, energia, argiztapena, herri segurtasuna eta jarduera fisikoa eta kirola izango dira.

Ekainaren 5ean, bilera 18.00etan Biterin izango da eta haurrak, nerabeak eta gazteak;aisialdia;kultura;ondarea eta musika;gizartegintza;berdintasuna;auzoetako beharrak;merkatari-tza;turismoa eta komunikazioa izango dira hizpide.

Azkenik, ekainaren 7an, 18.00etan Biterin, mugikortasunaren (trafikoa, aparkalekuak, errepideak, oinezko bideak eta bizikletak) eta irisgarritasunaren inguruan erabakiko da. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902