Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ibartarrei zabaldu nahi diete Hauspoa elkartea

Azken urteotan herritarren parte-hartzeak behera egin du eta bilera iragarri dute datorren asteazkenerako

Sábado, 27 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Ibarra- Badira urte batzuk Hauspoa Kultur Elkartean herriko eragile eta herritarren parte-hartzea beherantz doala. Honen inguruan, gogoeta eta hausnarketa egiteko gonbita luzatu nahi diete ibartarrei. Hitzordua jarri dute datorren asteazkenean, hilak 31, 19.30ean, kultur etxean.

Hauspoa herriko eragile desberdinen elkargunea da, norbanakoei ere irekia. 1998an eman ziren elkartea sortzeko lehen pausoak Kilometroak antola-tzeko aitzakiarekin. “Hasieran, oso gogotsu eta indartsu ekin genion eta parte-hartzea ere oso zabala izan zen. Orduz geroztik, mila ekintza antolatu ditugu”, azaldu dute elkartetik.

Santa Agedako kantu-jira, kaldereroak, Korrika kulturala, San Juan bezpera, herri antzerkia, azoka, babarrun lehiaketa eta Olentzeroren jaitsiera antolatzen ditu gaur gaurkoz Hauspoak, baina gogoratu dute honek guztiak aurrera jarraitu ahal izateko “ezinbestekoa” dela herritarren parte-hartzea. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902