Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kafetegietan euskaraz aritzeko kanpaina

Oarsoaldeko Euskara batzordeak doan euskaratu dizkiete jendaurreko oharrak

Sábado, 27 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Errenteria- Urteak dira, hogei bat gutxienez, Oarsoaldeko lau Udalak, Oarsoaldeko Euskara Ba-tzordearen bitartez, merkatari-tzan eta ostalaritzan euskararen normalizazioa sustatzeko elkarlanean ari direla. Establezimenduei, euskararen presentzia handiagoa helburu, doako zerbitzu eskaintza zuzendu zaie (itzulpenak, maketazioa, pasaia linguistikoa euskalduntzeko euskarri desberdinak, aholkularitza teknikoa…). Urtero, halaber, merkataritza sektore jakin batekin lanketa berezia egin ohi da eta aurten kafetegiak aukeratu dituzte.

Kafea eta tertulia beti naturalizeneko ekimenean parte hartu nahi izan duten establezimenduei jendaurreko idatzi eta oharrak euskaratu zaizkie maiatzera bitartean. Ekainean azukre zorroak banatuko dizkiete bezeroei zerbitza diezazkieten.

Uztailera bitartean sare sozialetan ere sustatuko da ekimen hau eta kafetegietan egindako argazkiak bidaltzen dituzten lagunen artean ekimenaren irudia daramaten katiluak zozkatuko dituzte.

Udazkenean, urriaren 15etik azaroaren 15era, establezimendu hauetan euskaraz eskatzen duten bezeroei boletoak banatuko zaizkie eta herri bakoitzean 100 euroko erosketaren zozketan hartuko dute parte. Ekimen honen helburua aukeratutako sektorean euskararen erabilera sustatzea da, bezeroek euskaraz eskatzeko ohitura hartzea.

Guztira, 43 establezimenduk egin dute bat kanpaina honekin;hogei Errenterian, hamahiru Pasaian, sei Oiartzunen eta lau, Lezon. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902