Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hurrengo ostiralean mendekosteak hasiko dira

Aurten, lehenengo aldiz, Lezon motozaleen topaketa bat egongo da festetako larunbatean

Sábado, 27 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Lezo- Datorren ekainaren 2an, ostiralean, Zabarre piratari egiten zaion ongietorriarekin Lezoko Mendekoste jaiak hasiko dira eta atzo Udalak aurten egongo diren berrikuntzak aurkeztu zituen.

Xanti Valek, Kultura teknikariak, azpimarratu zuenez, berrikuntzarik aipagarrienak larunbatean izango dira. Aurten, lehen aldiz, motozaleen elkarretaratzea egingo da Lezon, eskualdeko motozale guztiak daude deituak topaketara eta ondoren, motozaleen bazkaria ospatuko da Tiñelu ondoko plazan. Bitartean motoak ikusgai izango dituzte herritarrek. Gaueko musika emanaldia ere berezia izango da non Usurbilgo musika eskolako pop-rock taldeek emanaldi ezberdinak eskainiko dituzten. Emanaldi honekin hasi berri diren inguruko herrietako taldeei bultzada eman nahi izan die Udalak.

Igandean, dultzaineroen dianarekin hasiko da eguna. Egun osoan zehar pintxo lehiaketaz, herri kirolen erakustaldiaz, buruhandi eta erraldoien kalejiraz, altxorraren bila jokoaz eta Gabezin taldearen emanaldiaz gozatu ahal izango dute herritarrek. Jaiei zezen suzkoarekin emango zaie amaiera.

ParekidetasunaUdaletik jaiak arduraz eta errespetuz bizitzeko eta gozatzeko eskatu dute, jai euskaldun, jasangarri eta parekideak izan daitezen. Eraso sexisten aurrean herritarrek jarrera aktiboagoa izan dezaten eta eraso sexistarik gabeko jaien alde egiteko helburuarekin, sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpaina gauzatuko du Udalak. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902