Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Astigarragak bi txakur parke zabalduko ditu uztailean

Herriko lehenengoak Ergobian eta Donostia Ibilbidean egokituko dira eta lanak hasi dira

Sábado, 27 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Astigarraga- Astigarragako Udalak herriko lehenengo txakur guneak uztailean zabalduko dituela jakitera eman du aste honetan. Hauek Ergobian eta Donostia Ibilbidean, herrian sar-tzeko errotondako bidegorriaren parean, kokatuko dira. Hirugarren eremu bat ere Arrobitxulon egokituko da, baina hau beranduago irekiko da, ezponda egonkortzen denean.

Dagoneko zenbait lan hasi dira. Udalak adar baxuen kimaketa egin du, txakurren segurtasuna bermatzeko, eta itxiturarekin ere aurrera egin du azken asteetan. Garbiketa berezi bat ere egin da Ergobiako txakur parkean. Hurrengo bi asteetan, txakur-toki bakoitzeko eremu bat hondarrez betetzea aurreikusten da. Bertan, txakurrek beren beharrak egin ahal izango dituzte. Hondarra maiz desinfektatuko da.

Gainera, Udalak kartelak jarriko ditu txakur guneen sarreretan, parkean bete behar diren arauak erabiltzaileen artean zabaltzeko. Gorotzak jasotzeko, poltsak emango dituzten makinak jarriko dira. Aurrera begira, Astigarragako udal Gobernuak txakur guneetan altzariak eta jolasak jartzea aztertuko du.

‘Skate Park’Bestalde, Astigarragako udal Gobernua errumaniar kanpamentua egon den gunean skate parke bat egitea aztertzen ari da. Udalak proposamenaren bideragarritasuna ikusiko du, eta baita eremua aprobetxatu ahal izateko beste aukera ezberdinak ere, herriko aisialdirako eskain-tza hobetzeko asmoz. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902