Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Eskola kirolaren jaia egingo dute bihar Urretxun

Eguraldi ona egiten badu lizeoko jolastokian izango da eta txarra egiten badu kiroldegian

2017(e)ko maiatzaren 26a, ostirala - 06:18etan eguneratua

urretxu- Bihar goizean Urola Garaiko eskola kirolaren festa egingo dute Urretxun. 9.30ean hasi eta 13.30ean amaituko da. Eguraldi ona egiten badu lizeoko jolastokian egingo dute eta txarra egiten badu, berriz, Aldiri kilroldegian.

Ikasturte honetan, urritik maiatzera bitartean, aurre-benjamin, benjamin eta kimu mailako haurrek parte hartu dute eskola kirolean. Domingo Agirre, Haztegi, Urretxu-Zumarraga Ikastola, Gainzuri eta La Sa-lle-Legazpi ikastetxeetako ikasleak aritu dira. Antolaketa lanetan, aipatutako ikastetxeak eta Legazpi, Urretxu eta Zumarragako kirol elkarteak eta udalak aritu dira.

Eskola kirolaren antolatzaileen esanetan, ikasturte “oparoa” izan da. “Parte hartze handiko jardunaldi eta entrenamendu saioak izan dira ikasturte osoan zehar. Hori da, hain zuzen ere, helburu nagusia: parte hartzea. Gainera, ez da arazo berezirik izan. Entrenamenduek, partidek eta jardunaldi bereziek arrakasta handia izan dute. Eskola kirola antolatzen dugunok, horrela jarraitzea besterik ezin dugu eskatu”.

500 haur inguru Aipatu bezala, bihar ikasturte amaierako festa ospatuko dute. “Haur asko elkartuko dira, festaz gozatzeko gogoarekin. 500 bat, gutxi gorabehera. Denboraldi osoan gertatu den bezala, aste honetan ere arazorik ez egotea eta haurrek kirolaz gozatzea espero dugu”, amaitu dute Urola Garaiko eskola kirolaren antolatzaileek. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902