Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gaur lehertuko da festa Beasainen Loinatz jaiekin

Alkartasuna Lizeoko ikasleek txupinazoa bota eta pregoia irakurriko dute

M. Aranburu - 2017(e)ko maiatzaren 26a, ostirala - 06:18etan eguneratua

Iazko Mariren jaitsierako irudian, plazako su ondoan, beasaindarrak dantzan.

Iazko Mariren jaitsierako irudian, plazako su ondoan, beasaindarrak dantzan. (n.g.)

Galería Noticia

Iazko Mariren jaitsierako irudian, plazako su ondoan, beasaindarrak dantzan.

beasain- Beasaindarrak prest daude dagoeneko gaur arratsaldean herriko Loinatz jaiei hasiera emateko. Nahiz eta berandu hasiko diren, aurtengoak luzeenak izango dira, izan ere, gaur hasi eta ekainaren 4a arte luzatuko dira.

San Martin plaza beasaindarrez beteko da 18.00etarako, orduan irakurriko baitute Alkartasuna Lizeoko ikasleek pregoia eta txupinazoa bota. Jarrain, Iruñeako Buztintxuri eta Beasaingo Ekaitz erraldoien eta buruhandien konpartsak irtengo dira, Goizeresi txistulari taldeekin batera. Horrez gain, Musika Eskolako banda ere bertan izango da musika jartzen. Gaurko egunean bada une magiko eta garran-tzitsu bat, herritarrentzat, zein gerturatzen diren guztientzat, 22.30ean hasiko dena. Hori, Mari, Murumendiko damaren, jaitsiera izaten da. Testu batzuk irakurri ostean, sutan erretzen da Dama, eta dantza egiten dute beasaindarrek su inguruan. Hori amaitu ostean, txarangak hartuko ditu Beasaingo kaleak.

Biharko ekintza nagusienen artean, haurren danborrada izango da. 12.00etan abiatuko dira gaztetxoenak Ezkiaga auzotik abiatuta. Helduen kasuan, 19.00etan abiatuko dira leku beretik, eta amaiera Loinazko San Martin plazan egingo dute, bi ordu beranduago. Horrela, 21.00etan, danborradako konpainien bilkura eta joaldia egingo dituzte Koskola txarangarekin, Goizeresi taldearekin eta Musika Eskolako bandarekin. Txosna batzordeak antolatuta, goitibeherak ere egingo dira, 15.00ean, Hilerriko bidegurutzetik hasi eta Erauskin plazaraino.

ekintzak

Kontzertuak. Gaur, 23.00etan Musika eskolako Muxutruk eta Sukarra 37 taldeak Bideluze plazako taula gainera igoko dira. Ordu berean, txosnetan, Mammut&The Palmeras Stuck, Harrikada, Aurrez Aurre, Zahar Onak eta Dj Olarios izango dira. Bihar, 22.00etan, kale animazioa egongo da Euskorleans taldearekin, Zubimuzu plazan. 23.00-etan, txosnetan, Ziribulio Ahun-tzape eta La Basu taldeak eskainiko dituzte kontzertuak, eta 23.30ean, Bideluze plazan, Hell Riders eta Makulu Ken.

Erakusketa. Gaur hasi eta ekainaren 4a arte, Saskibaloiak 50 urte Beasainen erakusketa egongo da Igartza jauregian.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902