Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Historia jardunaldiak abiatuko dituzte gaur Mutrikun

Herritarrek ‘Ama, nora goaz?’ dokumentala ikusi ahalko dute gaur eta bihar Zabiel kultur etxean

2017(e)ko maiatzaren 26a, ostirala - 06:18etan eguneratua

mutriku- Mutrikuarrek Udalak urtero antolatzen dituen Historia jardunaldien edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute gaurtik aurrera. Aurtengoan hiru ekitaldi egongo dira. Denak 19.00etan hasiko dira Zabielen eta sarrera librea izango da.

Jardunaldiak abiatzeko, Gerra Zibilean Gipuzkoatik kanporatu zituzten emakumeen eta haurren istorioa jasotzen duen Ama, nora goaz? dokumentala ikusteko parada izango da gaur eta bihar.

Horren ondoren bi hitzaldi egongo dira. Lehena ekainaren 1ean egingo da, Lehen Eusko Jaurlari-tza, Bilbo, 1936-1937 izenburupean eta Leyre Arrietaren eskutik. Bigarrena, berriz, ekainaren 8an egingo da, 1000 Bonbardaketa Operazio Hego Euskal Herrian 1936-1937 izenburupean eta Xabier Irujo historialariaren gidaritzapean. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902