Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kirol egokituaren topagune bilakatuko da bihar Andoain

Aurten ‘Denok Kirol egokituarekin’ jaia izango da egun osoko egitarauarekin herritarrengana hurbiltzeko asmoz

2017(e)ko maiatzaren 26a, ostirala - 06:18etan eguneratua

Andoain- Kirol egokituaren topagune bilakatuko da Andoaingo Goiko Plaza bihar. Aurten, gainera, Andoaingo Batzokiak hamar urtez Txirrindularitza Egokituaren Kriteriuma antolatu ondoren, kirola eta jaia uztartuko dituen Denok Kirol Egokituaren jardunaldia proposatuko du herritarrengana hurbiltzeko asmoz.

Horrela, 10.30etatik aurrera areto-futbol liga ospatuko da Goiko Plazan eta finala 13.30ean izango da. 11.00etatik 13.00etara Mindarra taldean antolaturiko jolasak ere izango dira. Arratsaldez, 16.15ean, saskibaloi “adimentsua” izango da, eta 17.15ean gurpil-aulkiko saskibaloia. Aldi berean, 16.15etik aurrera pilota izango da ikusgai. 18.00etan pilota “adimentsua”ren finala jokatuko da eta ondoren, 18.30ean, gurpil-aulkiko pilota finala. 16.15etik 18.00etara Ostadar taldeak antolatu dituen jolasak ere izango dira.

Andoaingo Batzokia, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioaren eta Andoaingo Udal Kirol patronatoaren laguntzarekin, aitzindari bilakatu da Kirol Egokituaren sustapenenean. Azken edizioetan, gainera, tandem, triziklo, handbike eta txirrindu modalitateetan Europa eta mundu mailako puntako kirolarien partaidetza du.

Andoaingo hainbat kirol elkarteren babesa jaso du ekimenak, hala nola, SDR Euskalduna, Ganbara Saskibaloia, Gazteleku Pelota, Zumeatarra Atletismoa, Andoaingo Txirrindulari Eskola eta Izartxo aisialdi taldea. Gipuzkoako Atzegi, Antigua Luberri, Fortuna, Kemen, Ostadar Saiarre, Pagazpe eta Mindara kirol elkarteak ere laguntzaile izango dira. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902