Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gazte Festak adin guztietarako

Urnietak, gaurtik igandera arte, ekintzez betetako programa prestatu du, Dantza jaialdia, barne

Aitziber Mugaren erreportajea eta argazkia - 2017(e)ko maiatzaren 26a, ostirala - 06:17etan eguneratua

Dantza emanaldi bat, San Joan plazan.

Dantza emanaldi bat, San Joan plazan.

Galería Noticia

Dantza emanaldi bat, San Joan plazan.

Gaurtik igandera arte Gazte Festak ospatuko dira herriko elkarteek eta Urnietako Udalak prestatu dituzuten jardueraz betetako jai-egitarauari esker.

Hasiera ofiziala 20.00etan emango zaie udaletxeko balkoitik, baina arratsaldeko lehenengo ordutik ekintzak eta emanaldiak egongo dira.

Egitarauan aipatzekoak dira Egape Dantza Taldeak biharko antolatutako XI. Urnieta Dantzan jaialdia. Baita ere, Poxta Zahar gazte koadrilak antolatzen dituen jolasak, bazkari herrikoia eta kontzertuak. Ahaztu gabe, noski, urteroko erraldoi eta buruhandien kalejirak, berbenak, puzgarriak, e.a.

Gainera, bihar Urnietako Argazki digital rallyaren XXIV. edizioa ospatuko da. Parte hartzeko izen-ematea, egunean bertan, Lekaio kultur etxean izango da 9.30ak eta 10.00ak bitartean. Parte-hartzaileek bost euro ordaindu beharko dituzte, 14 urte azpikoek izan ezik. Esku-har-tzea heldu eta haurrei irekia da.

Bestalde, haur eta gaztetxoentzako feriak, urtero moduan, probalekuan egongo dira egun guztian zehar.

Segurtasuna bermatzeko, Urnietako Udalak Idiazabal kalearen trafikoa moztuko du. Zaldundegi eta Goi-mendi artean kalea moztuta egongo da;gaurtik, gaueko 00.00etik goizeko 2.00ak arte eta bihar, 14.00etatik goizeko 2.00ak arte.

Azkenik, autobus geltoki bakarra jarriko da anbulategi zaharreko biribilgunean.

Egitaraua

Gaur. 17.30ean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Egape ikastolako pilotalekuan. 19.00etan, herriko buruhandi eta erraldoien kalejira Plazido Muxika plazatik. 20.00etan, txupinazoa.

Bihar. 12.00etan, dantzari txikien saioa San Joan plazan. 13.00etan, emanaldia dantzari guztien parte hartzearekin Plazido Muxikan. 18.00etan, medium ikuskizuna San Joan plazan.

Igandean. 11.00-14.00, gazteentzat jolas parkea Plazido Muxika plazan. 18.30ean, Trakets taldearen erromeria, San Joan plazan. 21.00etan, txupinazoa.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902