Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Cartas a la Dirección

Kanadiarrak sukaldean! Jaun andreok, argi ibili!

P. Plazaola - 2017(e)ko maiatzaren 26a, ostirala - 06:16etan eguneratua

Irakurri berria dut EHNEko kargu batek periodiku honen Cartas a la Dirección, atalean idatzi berria duena EAJaren jarrera salatzeko. CETA (Europako Batasunaren eta Kanadaren arteko merkatu librerako akordioa) onartu duelako.

Gai hauetan ez naiz aditua baino Kanada aipatuz burura etorri zait euskaldun gehienoi miresmena sortzen digula, gizarte kanadiarren giza maila.

Giza maila esaten dutenean hezkuntza, osasuna, lana, bizi kalitateaz… ari naiz, eta inork ez du ukatuko arlo horietan Kanada goi mailan dagoela.

EHNEko buruzagiak dioenez Kanadatik datozten “antibiotikodun, anabolizantedun, …haragia, esnea edo zerealak jan baitiditzakegu”. Kanadiarrak hain zentzugabeak direnik ez dut pentsatzen.

Gainetik bada CETA akordioa irakurtzen saiatu naiz, eta alde batean edo bestean honako lelo hau errepikatzen du. “Todas las importaciones procedentes de Canadá deberán cumplir la normativa de la UE. Por ejemplo, solo podrá importarse a la UE carne sin hormonas”.

Batzuentzat ohikoa da edozein arrazoi EAJri egurra emateko. Baino, neurriz kanpokoa deritzo, hortarako baserritarren egoera zaila erabiltzea eta kontsumitzileen osasuna.

Mundu zabal honetan, gure nekazariei aukera berriak eskeintzen dizkie akordio honek . Ustez hain onak diren gure nekazal produktuak Kanadan dute orain merkatu berria eta aberatsa. Txakoli eta ardo upeltegiak, Idiazabal Gazta, Nafarroko barazkiak… kanpora begira daude eta ondo lan eginez Kanadan ere sartuko dira kostu gehigarririk gabe, “aduanak” gabe.

Gure industriari begira akordio honek onurak dakartza kalitatezko produktuak eginez gero.

Gure fabrikak hor dabiltza munduan zehar merkatu bila.Kanadako ateak zabaltzea aukera berri bat da CAF, Ampo, Orkli, CIE, Gestamp... eta abarrentzan. Akordio hau, ez da gure herriaren kontrako zerbait, sasi-internazionalista hainbatek “erdi egiekin” sinistu arazi nahi diguten bezala,aukera berri bat baizik mundu mailan. Ez ahaztu gainera , gure marinelek bale-arrantza garaitik ondo ezagutzen dituztela Kanadako urak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902