Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘I barra-barra’ ekimenari amaiera emango diote

San Bartolome plazatik abiatuta trikitilari taldeak herritarrak bilduko ditu Beko Biderantz

2017(e)ko maiatzaren 25a, osteguna - 06:55etan eguneratua

Ibarra- I barra-barra kanpaina bigarren astea betetzen ari da. 200 herritar inguruk hartu dute euskaraz aritzeko konpromisoa eta bihar amaiera emango zaio euskaldunengan eragiten saiatu den ekimenari.

Beko Bideko plazan egingo da egitasmoa. Bertan, parte hartu dutenen artean lau saltokietan kontsumitzeko bonuak zozketatuko dira. Era berean, I barra-barra kanpainan parte hartu dutenek beren esperientzia idazteko emandako koadernoak itzuliko dizkiete egitasmoaren antolatzaileei, ondorengo baloraziorako garrantzi-tsuak izango direnak. Ekimenari hasiera emateko, San Bartolome plazatik abiatuta 18.15etan trikitilari taldeak herritarrak bilduko ditu Beko Biderantz.

Larunbateko lip bubaFesta horretan, larunbatean Tolosan egingo den Lip-dub-ari buruzko informazioa ere emango da eta prestatu duten abestia ere entzungo da, denek ikas dezaten.

Amaitzeko, ibartarrak animatu nahi dituzte Arnastu euskaraz! Lip-dub-ean parte hartzera. Bertan, Ibarra identifikatzeko kamiseta, txapa, zapi edo gainerakoak eramateko gonbita egiten diete herritarrei. Ibarrari dagokion tokia Tolosako Errementari eta Letxuga kaleen arteko izkina izango da, 11.45ean. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902