Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Erabakiak bertan behera uzteko eskatzen dugu”

Landarlan elkarteak eskaera bidali du Enirio-Aralar mankomunitatearen azken erabakiak direla eta

M. Aranburu - 2017(e)ko maiatzaren 25a, osteguna - 06:55etan eguneratua

Aralar Bizirik taldeko kideak

Aralar Bizirik taldeko kideak astearte arratsaldean Ordizian egindako prentsaurrekoan.

Galería Noticia

Aralar Bizirik taldeko kideak

ordizia- Astearte arratsaldean Aralar Bizirik plataformako kideak jakinarazi zuten Landarlan Ingurumen elkarteak mankomunitatera eska- era bidali dutela honakoa eskatuz: “Enirio-Aralar mankomunitateak azken aldian hartutako erabakiak, pista proiektuak, aurrekontuak, larreen ordenantza eta beste batzuk bertan behera utz ditzatela”.

Eskaera hori egiteko bi arrazoi argudiatu dituzte taldeko kideek. Lehenik, mankomunitatearen apirileko bileran azaldu zen eran, bertako ordezkari politikoek ez daukatela eginda ondasun eta jarduera ekonomikoaren adierazpena, “udaletan egin ohi den moduan”. Eta bigarren arrazoia da, Landarlan elkarteak jakin duela mankomunitateko hainbat ordezkarik Enirio-Aralarreko larreetan abereak dituztela: “Abaltzisketako ordezkaria Aldundiko teknikaria eta ganaduzalea da, Amezketakoa artzaina eta Altzagakoak senitartekoa ganaduzalea du”, azaldu zuen Landarlan elkarteko Edurne Huesak. Horregatik, azaldu zuen ordezkari horiek bozketa egiterako orduan abstenitu egin beharko zirela interes pribatuak dituztelako.

Landarlanek salatu du mankomunitatean ordezkaritza duten hiru hautesik abereak dituztela Enirio-Aralarko larreetan

“Bozka eman dute artzain eta ganaduzaleen onurarako diren hainbat erabakietan”, nabarmendu zuen Huesak. Abstentzio kasu bakarra egon dela ere azaldu zuen, eta hori apirileko bileran izan zela. Hain zuzen, 2003 urteko egitamua berrikusteko eta eguneratzeko lanen kontratazioaz Amezketako ordezkaria abstenitu egin zenean. Edurne Huesa: “orain arte inork ez die eskatu abstenitzeko, ez mahaiburuak, ez idazkariak, ezta beste kideek ere”, eta gaineratu zuen hori egin beharko luketela guztiek, “interes pribatuak dituztelako”.

Huesak esan zuen legearen arabera, ordezkari politikoei ezetza ematearekin bakarrik geldi daitezkeela prozedura administratiboak eta horregatik, elkarteak erabaki duela aurrez aipatutako kide horiei ezezkoa ematea, “beren interesen alde gehienetan bozka eman dutelako”. Bestalde, mankomunitateak interes pribatua interes publikoen gainetik lehenetsi duela salatu zuten, eta ez dela bermatu “mankomunitatearen neutraltasuna ezta legedia betetzea ere”. Hori ez ezik, Aralar Bizirik plataformaren ustetan, “argi geratu da Aldundia eta mankomunitatea Aralarren erabiltzaile batzuen mesederako ari direla, gainerakoak alde batera utziz”.

mendi elkarteei eskerrakJoan den ostegunean, hilak 18, Gipuzkoako Mendi Federazioak egindako ba-tzarrera joan ziren hogeita zazpi elkarteak. Bertan, Aralarko pisten inguruko adierazpena onartu zutela azaldu zuen Huesak, eta horregatik zorionak eman zizkien elkartearen izenean. Onarpen horrekin, “pista proiektu guztiak gelditzea, parte hartze prozesu baten eskakizuna, azterketa zientifiko sakona eta sozioekonomikoa” eskatu zizkioten Aldundiari. “Beste pauso bat da, eta babes horrek erakusten du Gipuzkoako mendizaleak ez daudela Enirio-Aralarrek egin nahi dituen proiektuen alde”.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902