Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Azintzio eguna ospatuko dute gaur Legorretan

Atzo arratsaldean hasi ziren herriko festak pregoia irakurri ondoren, eta igandera arte iraungo du jaiak

2017(e)ko maiatzaren 25a, osteguna - 06:55etan eguneratua

Joseba Berasain txupinazoa botatzen, atzo.

Joseba Berasain txupinazoa botatzen, atzo. (M.A.)

Galería Noticia

Joseba Berasain txupinazoa botatzen, atzo.

legorreta- Festa lehertu zen atzo arratsaldean Legorretan. Urteroko legez, hutsik egin gabe herritarrak udaletxe aurrean elkartu ziren beroa lagun zutela aurtengo Azin-tzio jaiak hasteko asmoarekin. Igandera bitartean hainbat ekintza izango dira, eta gaur, zaindariaren eguna ospatuko dute. Eguerdian erraldoiak, buruhandiak eta musika egongo dira Solano musika eskolakoen laguntzarekin batera. Arratsaldean, berriz, euskal erromeria izango da, 18.00etatik aurrera. Bertan, Agintarien soka dantza eta Irrintzi dantza taldearen emanaldia izango dira, eta ondoren, sagardo dastaketa eta txorizo jateari ekingo diote. 23.00etan, helduen danborrada izango da. Bihar, goizean haur eta gazteentzat jolas eta puzgarriak jarriko dituzte plazan eta eguerdian herri bazkaria egingo dute Bilkoinen. 19.00etan eta 23.30ean, koadrilak zain egoten diren unea iritsiko da: haur eta helduen play back erakustaldia.

Aurten, Joseba Berasain pisu jaurtitzaile gaztea izan da pregoia irakurtzeaz arduratu dena, izan ere, Espainiako txapelketan irabazle gelditu da. Behin hasiera ofiziala egin ostean, jaietako ikurra den Gizon Pikua jarri zuten udaletxean, eta bertan egongo da festen amaierara arte. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902