Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Laburbirako emanaldiekin hasiko da gaur Euskal Astea

Euskal Jai eguna datorren larunbatean ospatuko da Getarian

Ane Roteta - 2017(e)ko maiatzaren 24a, asteazkena - 06:14etan eguneratua

Umeak dantzan duela urte batzuetako Euskal Jai egunean.

Umeak dantzan duela urte batzuetako Euskal Jai egunean.

Galería Noticia

Umeak dantzan duela urte batzuetako Euskal Jai egunean.

Getaria- Maiatza amaitzear da eta horrekin batera iritsiko da Euskal Jai Eguna Getariara larunbat honetan, baina Euskal Astearen egitarauari gaur bertan ekingo diote Laburbira euskarazko film laburren emanaldiekin, eta horretaz gain, ostiraletik igandera zenbait ekitaldi izango dira kostaldeko herrian.

Laburbirako emanaldien baitan, euskarazko zortzi ekoizpen proiektatuko dira gaur, 21.00etan, Herri Eskolako zinema aretoan eta sarrera doakoa izango da. Ostiralean, berriz, Gure Txeru dantza taldeak emanaldia eskainiko du herriko frontoian. Hala, arratsaldeko 19.00etan haurren emanaldia izango da, eta 22.30ean gazte eta helduen txanda izango da.

Egun handia, ordea, larunbatean ospatuko da eta egitarau bete-betea izango da egun osoan zehar. Getariako txistularien dianarekin hasiko da eguna 9.00etan, eta 10.30etik 14.00etara azoka eta bertako produktuak dastatzeko aukera izango da frontoian. Bitarte horretan musika eskolako trikitilariek alaituko dituzte kaleak (11.30) ondoren plazan emanaldia eskaintzeko. Bestalde, Gazte Alaiak txistulariekin polka fandango eta arin arina dantzatzeko aukera izango da 12.30ean, eta ondoren Larrain Dantza izango da plazan. Jarraian, 13.30ean, helduen eta gaztetxoen irrintzi lehiaketa lehiatuko da plazan, eta arratsaldean Trikitilari Gazteen XVIII. Txapelketa jokatuko da. Amaitzeko, 19.00etatik aurrera Nafarroa kanta taldea arituko da giroa alaitzen eta Obaneuke taldearen berbena izango da herriko plazan (22.30).

Larunbateko jai giroaren ondoren, igandean pilota zaleek izango dute hitzordua herriko frontoian (11.30), XXXIX. Gure Txeru eskuz binakako txapelketako finala ikusteko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902