Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kukuarri Astea antolatu du Talai Mendi elkarteak

Igandean ospatuko dute oriotarrek Kukuarri Eguna, baina astean zehar hainbat ekitaldi izango dira

2017(e)ko maiatzaren 24a, asteazkena - 06:14etan eguneratua

Orio- Aurten ere Kukuarri Eguna ospatuko da Orion hileko azken igandean eta ospakizun horren inguruan jarduera-sorta antolatu du Talai Mendi mendi-elkarteak aste osorako.

Hala, asteleheneko orientzio probaren eta astearteko bideo emanaldi baten ondoren, gaur ekintza berezia izango da eta Slackline ikusteko aukera izango da herriko plazan, 17.00etatik 20.00etara. Bihar, berriz, haurrentzako eskulanak izango dira Talai Mendiren lokalean eta izena eman nahi dutenek Iturain estankora jo beharko dute, eta ostiralean leku berean, 19.00etan, solasaldi interesgarria izango da Jokin Lizeaga mendiko korrikalari eta prestatzailearen eskutik.

Behin asteburuan sartuta, larunbatean haurrentzako nahiz helduentzako ekintzak izango dira. Batetik, kiroldegiko rokodromoa adin guztietako haurrek erabiltzeko prestatuko da, eta bestetik, elizako paretan eskala-tzeko aukera izango du edonork. Bi jarduerak 16.00etatik 19.30era izango dira. Eta asteari amaiera borobila emateko Kukuarri Eguna ospatuko dute oriotarrek. Hala, mendizaleak Kukuarrira igo ostean, tontorreko gurutzean elizkizuna izango da eta jarraian salda eta pintxo beroak banatuko dituzte. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902