Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Dantza moderno ikastaroa antolatu dute

8 ETA 12 URTE BITARTEKO | Legazpiko haurrei zuzendua dago eta ekainaren 26an hasiko da

2017(e)ko maiatzaren 24a, asteazkena - 06:14etan eguneratua

legazpi- Legazpiko Udaleko Gazteria eta Hezkuntza sailak dantza moderno ikastaroa antolatu du dantzatzea gustuko izan eta urtean zehar horretarako denborarik ez duten gaztetxoentzat. Ikastaroa udako oporretan emango dute eta zortzi eta hamabi urte bitarteko herriko haurrei zuzendua dago.

Gaur egungo dantzen ikastaro hau ekainaren 26an hasiko da eta uztailaren 21ean bukatu. Legazpiko gazteek hilabete osoko edo hamabost eguneko ikastaroa egiteko aukera edukiko dute. Saioak astelehenetik ostiralera izango dira, 10.30etik 11.30era, Gazte Txokoan (kultur etxeko eraikinean).

Zortzi urtetik gorako neska-mutilek parte hartu dezakete. Antolatzaileek mutilak parte hartzera animatu nahi dituzte, estereotipoak apurtuz.

Dantza ikastaro hau 2007an antolatu zuten lehenengoz eta urtero arrakasta handia izan du. “Udako aukera ezin hobea bilakatu da azken hamar urte hauetan, herriko zortzi eta hamabi urte bitarteko hainbat neska eta mutilen-tzat”, esan du Isa Sanz teknikariak.

Ikuskizuna Aurten, urtero bezala, azken egunean ikastaroan ikasitakoa erakutsiko dute. Horretarako, emanaldi bat antolatuko dute. Emanaldi horretara etxekoak eta lagunak gonbidatuko dituzte.

Ikastaroan parte hartu nahi dutenek kultur etxeko harrerara jo behar dute izena ematera edo 943 737 202 telefono zenbakira deitu. Izena emateko azken eguna maiatzaren 31a da. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902