Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Azoka Herritik ekimenari buruz hausnartuko dute Azpeitian

Egitasmoaren etorkizunaz eztabaidatzeko bilera irekia izango da gaur Sindikatu Zaharrean

2017(e)ko maiatzaren 24a, asteazkena - 06:14etan eguneratua

azpeitia- Azken bost urteotan Azoka Herritik egitasmoa aurrera eramateko lanean aritu den talde eragileak, Azpeitiko herritar eta eragile guztiak gonbidatu nahi ditu gaur (19.00etan) Sindikatu Zaharreko lehen solairuan egingo den batzar irekian parte hartzera.

“Bertako ekoizpena eta sorkun-tzari bide emateko” 2013an sortu zen egitasmoaren antolatzaileek deitu duten bilera hau “Azoka Herritikek izango duen etorkizunaz hausnartzeko” egingo da. Horregatik, azpeitiarren partaidetza “ezinbestekoa da”.

Izan ere, talde eragiletik gogorarazi dutenez, Azoka Herritiken bereizgarri nagusia “herritik eta herriarentzat antolatzen dela” da. Azken batean, azokak “hainbat eremutan diharduten eragile, talde nahiz norbanakoren topagune izan nahi du”.

Horrela bada, “elkarlana oinarri hartuta, herritarrek sortu eta gozatuko duten eskaintza sortu” nahi da eta hori lortu ahal izateko herriko elkarte, talde eta bestelako eragileren partaidetza “guztiz beharrezkoa da”.

Horiek denak Azoka Herritik ekimenaren hurrengo edizioari buruz hausnartzeko arratsaldean egingo den bileran parte hartzera gonbidatuta daude.

Edonola ere, Sindikatu Zaharrean egingo den batzar honetara gerturatzeko aukerarik ez dutenek azoka.herritik@gmail.com helbide elektronikora idatz dezakete talde eragilearekin kontaktuan jartzeko. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902