Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskararen aldeko Lip Duba grabatuko dute larunbatean

Tolosako alde zaharrean ibilbide bat sortu dute ‘Arnastu euskara’ egitasmoaren baitan

2017(e)ko maiatzaren 24a, asteazkena - 06:14etan eguneratua

Tolosa- Arnastu euskara egitasmoaren baitan, Lib Duba grabatuko dute larunbatean Tolosako alde zaharreko kaleetan.Herritarrak animatu dituzte egun horretarako sortu duten abestia entzun eta larunbatean ekimenean parte hartzera.

Lip Duba 12.30ean grabatuko da;Letxuga kaletik hasita. Kale hori zeharkatuz Errementari kaleraino abiatu da kamera, ondoren, Errementari kalea, Leitza kalea, Berdura plaza, kale Nagusia, Enperadore kalea eta, azkenik, Plaza Zaharreraino joango da, bertan Lip Duba amaituz. Guztira, ia kilometro erdia jendez lepo betetzeko erronka dute egitasmoaren sustatzaileek.

Zigor Sagarna musikari tolosarrak egin du Arnastu Euskara kantuaren musika. Erritmo latinoetan oinarrituta, kantu bizi eta freskoa osatu du eta berak egindako kantuari musika jartzearen ardura Laket taldeak izan du. Taldeko partaideez gain, Xabier Beldarrainen laguntza izan dute perkusioan. Kantua Ereñozuko Aieka estudioan grabatu dute Pello Gorrotxategiren zuzendaritzapean. Kantuak bere letra propioa ere behar zuen eta horren ardura Oihana Iguaranek hartu du, memorizatzeko erraza den abestia sortuz.

Egitasmoan izena emateko aukera dago oraindik bai elkarte moduan eta baita ere norbanako gisa: arnastueuskara.eus. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902