Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Irati eta Irantzu Iparragirre eta Amaia Lopez idiazabal areto futboleko jokalariak

“Guk ez genekien munduan, emakumezkoen areto futbolean, horrelako maila altua zegoenik”

Lloret de Marren jokatutako areto futboleko mundialean parte hartu du Idiazabalgo taldeak, Euskal Selekzio modura. Zazpigarren postuan amaitu dute.

M. Aranburu - 2017(e)ko maiatzaren 24a, asteazkena - 06:14etan eguneratua

Irati, Irantzu eta Amaia

Galería Noticia

Irati, Irantzu eta Amaia

idiazabal- “Izugarrizko esperien-tzia” bizita itzuli dira Lloret de Mar (Katalunia) herritik Idiazabalgo areto futbol taldeko neskak. Bertan, mundialean parte hartu dute eta mundu osoko taldeen aurka lehiatu dira;tartean, Errusia eta Australia.

Joan den asteburuan Katalunian izan zineten areto futboleko mundialean parte hartzen. Zer moduzko esperientzia izan zen?

-Irantzu Iparragirre: Oso-oso ona. Dudarik gabe, asko pentsatu gabe berriz errepikatuko genuke.

-Amaia Lopez: Bai, esperientzia izugarria izan da. Baina egia da jokalariak espero baino oraindik eta hobeagoak zirela.

-Irati Iparragirre: Oso onak izatea espero genuen, baina agian ez horrenbeste... maila handia dute. Azkenean kontuan izan behar da talde batzuk futbolean jokatzetik bizi direla eta horrek asko eragiten du. Gu esperientzia bizitzera joan gara, eta beste batzuk irabaztera.

Lehenengo fasean katalanak, errusiarrak eta australiarrak izan zenituztenaurkari. Ez zineten sailkatu eta Espainiarren aurka zazpi eta zortzigarren postua lehiatu zenuten.

-A. L.: Lehenengo partida katalanen aurka izan genuen. Oso azkar jolasten zuten eta gainera, gu nahiko urduri atera ginen lehenengo partida zelako. Ondoren, errusiarren aurka aritu ginen, eta nahiko joko zikina dutela esango nuke. Falta asko egiten zituzten, gorputz handikoak ziren eta gainera asko balia-tzen zuten hori, kexa ugari... Eta hirugarrenak australiarrak, horiek ere oso onak. Konparatuz gero katalanen eta australiarren aurkako partida, asko hobetu genuen.

-Irati I.: Nik uste aurkarien jokatzeko modua ikusita azkenean moldatzen ikasi genuela.

-Irantzu I.: Guk asko hobetu genuen partida batetik bestera, aldaketa handia izan zen. Australiarrak oso onak ziren, baina batez ere, lehenengo zatian ia gu ere harrituta geunden nola jokatzen ari ginen ikusita.

-A. L.: Eta azkenean zazpigarren geratu ginen, Espainiari irabazi ostean. Ez genuen oso ondo joktu baina hobeak ginen.

Irantzu, atezaina zara eta Australiako partidan jokalari hoberenaren saria eman zizuten. Nola jaso zenuen errekonozimendu hori?

-Irantzu I.: Ez dakit inspirazioa edo zer izan zen egun horretan, baino ondo jokatu nuen. Oso pozik hartu nuen saria, noski, egindako lanaren errekonozimendu bat da eta horrek erakusten du zerbait behintzat ondo egin dudala.

-Irati I.: Aurkariak saiatu ziren eta tiro pila bat bota zituzten, baina denak gelditzen zituen.

Aldaketa handia nabaritu duzue zuen eta haien jokatzeko moduan?

-A. L.: Bai, askoz ere azkarragoa zen dena. Hemen, agian, akatsen bat egiten baduzu aprobetxatuko dute aukera, baina han bai edo bai baliatzen dira besteen akatsez. Akatsik gabe jokatu behar da.

Azkenean, profesionalen aurka lehiatu zarete eta hori ere nabarituko zen, ezta?

-A. L.:: Bai, pentsa, Sueziako taldea mundialera zihoalako aurkezpena egin zuten eta 12.000 lagun inguratu ziren aurkezpen horretara. Lurralde batzuetan jende asko mugi-tzen du emakumezkoen areto futbolak, nahiz eta hemen horrela ez izan.

Ligan irabazleak izan zarete, eta beraz, partiduak irabazten “ohituta” zaudete. Orain, ordea, beste aldean jartzea tokatu zaizue.

-Irantzu I.: Guk bagenekien nora gindoazen, eta ulertzen dugu Australiatik etorri baziren ez zirela joango ondo pasatzera bakarrik, irabaztera baizik.

-Irati I.:Azken finean, gu ondo pasatzera eta esperientzia bizitzera joan gara, baina ikusi dugu beste askoren helburua lehenengo geldi-tzea zela. Adibidez, finala galdu zutenak negarrez aritu ziren.

Beste taldeen arteko partidak ere maila handikoak izango ziren, ezta?

-A. L.:Ikusi ditugun partidak izugarriak izan dira, oso gustura ikusten diren horietakoak. Oso onak dira, bai banaka eta baita taldeka ere.

Esperientzia honek zertarako balioko dizuela uste duzue?

-Irati I.: Batez ere, defentsan hobetzeko balio izan digu eta ikusteko baita ere maila askoz hobe batean jolastu daitekeela. Azkenean, aurkariak ez badira zu baino hobeak inoiz ez duzu hobetuko.

-A. L.: Gainera, munduan areto futboleko emakumezkoen taldeetan dagoen maila ikusteko balio izan digu. Guk ez genekien horrelako maila altua egon zitekeenik ere.

Gipuzkoatzen

Mendi bat. Hirurak: Atxurbi.

Hondartza bat. Irantzu: Zarauzkoa, Amaia. Zurriola, eta Irati: Getarikoa.

Pasaia bat. Irantzu eta Irati: Atxurbiko bistak, eta Amaia: berdea daukan edozein.

Festa edo ekitaldi bat. Irantzu: Idiazabalgo kuadrila eguna, Irati: herriko Kate auzoko festak eta Amaia: Idiazabalgo garagardo festa.

Txoko gustokoena. Irantzu: Erreka ertz bat, Irati: udako iluntzetan etxe kanpoan afaltzen duguneko unea, eta Amaia: nire amonaren etxea.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902