Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ana Galarraga eta Yoseba Peña | Literaturia jaialdiko antolatzaileak

“Denetik dago egitarauan: alaia da baina barrenak mugitzeko ere balioko du”

Laugarren urtez Zarautz literaturaren plaza bihurtuko da Literaturia jaialdiarekin, eta ostegunetik igandera emanaldiak, liburu-azoka eta aurkezpenak izango dira

Ane Roteta - 2017(e)ko maiatzaren 23a, asteartea - 06:14etan eguneratua

Yoseba Peña eta Ana Galarraga, Literaturia jaialdiko antolatzaileak.

Yoseba Peña eta Ana Galarraga, Literaturia jaialdiko antolatzaileak.

Galería Noticia

Yoseba Peña eta Ana Galarraga, Literaturia jaialdiko antolatzaileak.

Zarautz- Zarautzek duela lau urte hartu zuen ordura arte Larrabetzun egiten zen Literaturia jaialdia antolatzeko ardura, eta ostegunetik igandera, laugarren urtez, Zarautz literaturaren plaza bihurtuko da. Hala, liburu aurkezpenak, emanaldiak eta azoka izango dira eta antolatzaile taldean dabiltzan Yoseba Peña eta Ana Galarragaren ustez aurtengo egitarauan “ez da dena atsegina izango, baina zer pentsatua emango du”.

Aurtengo gaia Ispilua izango da. Zergatik egin duzue hautu hori?

-Ana Galarraga: Nik uste dut irakurle guztiei gertatu zaiela noizbait liburu bat irakurtzen ari direla bat-batean esaldiren batekin edo beren burua ikusten dutela hor islatuta eta momentu hori magia izaten da. Gainera, zu kontziente zaren zerbait ez da izaten beti. Batzuetan zure burua deskubritu egiten duzu, ez bakarrik ikusi, eta hortik tiraka bururatu zi-tzaigun ispiluaren gaia. Hain zuzen ere, hori nahi dugu eskaini, zure buruaz ezagutzen ez duzun alderdiren batekin topo egiteko edo zure bizipen edo emozioren bat islatuta ikusteko uneren bat.

“Geroz eta handiagoak egin nahi dugu eta horretarako ezinbestekoa da haurrak erakartzea, beraiek baitira etorkizuneko irakurleak”

-Yoseba Peña: Literatura enpatia da eta enpatia da zure burua besteen larruan jartzea eta hori da islatu nahi duguna. Egitarauan aurten denetik dago, alde batetik oso alaia da, baina bestetik, barrenak mugitzeko balioko du, eta azken finean, hori da ispilu bat, beti daude une politak, itsusiak...Hori gure isla da eta euskal literaturaren isla ere bada.

-A.G.: Gure isla da leloa ere hortik dator, guregana etortzen den jendea guztiarentzako baitago lekua. Norbaitek pentsa lezake jaialdia zerbait elitista dela edo oso kultua izan behar dela, baina ez. Literaturen ere denetik dago.

Imanol Urbietaren omenez Musika Plazako kioskoa ‘Jon Braunen tipia’ bihurtzea izango da berritasun nagusia.

-Y.P.: Bai, hori izan da gure apustua;izan ere, gure helburuetako bat proiektua trinkotzea izan da, eta nolabait lortu dugunez, geroz eta handiagoa egin nahi dugu eta horretarako ezinbestekoa da haurrak erakartzea, beraiek baitira gure etorkizuneko irakurleak eta zaindu egin behar ditugu.

-A.G.: Beste helburu bat saretzea da, hau da, beste literatura jaialdiekin harremanak estutu eta sare bat sor-tzea. Eta esan dezakegu hori ere lor-tzen ari garela, badagoelako jendea bi edo hiru urtetan etortzen ari dena eta Literaturia noiz izango den markatuta duena egutegian.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902