Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ordiziako komiki lehiaketako sariak banatu dituzte

Udaleko Euskara zerbitzuak duela bederatzi urte jarri zuen abian egitasmoa, lagunartean erabiltzen den euskara bultzatzeko

2017(e)ko maiatzaren 23a, asteartea - 06:14etan eguneratua

Komiki lehiaketako irabazleak Joxi Iturrioz zinegotziarekin.

Komiki lehiaketako irabazleak Joxi Iturrioz zinegotziarekin.

Galería Noticia

Komiki lehiaketako irabazleak Joxi Iturrioz zinegotziarekin.

ordizia- Hainbat alorreko lehiaketak urtean zehar asko izaten dira, baina batzuk, agian, ez dira horren ohikoak. Euskara erabili behar den guztietan baloratu ohi da hizkuntzaren zuzen eta jakina erabiltzea, baina lagunartean, egunerokoan, erabiltzen den hizkuntza balioan jarri nahi dutenak ere izaten dira. Hori-etako bat Ordizian egiten den Komiki lehiaketa da. Duela bederatzi urtetik, urtez urte, ospatzen dute herrian lehiaketa. Udaleko Euskara Zerbi-tzuak jarri zuen abian egitasmoa eta besteak beste, lagunarteko erregistroa euskaraz erabiltzea du helburu. Horregatik, txapelketa egin aurretik lagunarteko hizkeraren ikastaroa antolatu zuten herriko ikastetxeetan, eta bertan ikasleek erabili ohi duten euskararen inguruko nondik norakoak azaldu zituzten. Oianguren institutuarekin eta Jakintza ikastolarekin elkarlanean antolatzen da eta 15 urtetik gorako gazteek hartzen dute parte, eta bi maila bereizten dira: DBH4. mailako ikasleak eta batxilergoko lehen eta bigarren mailakoak. Aurten, 120 lan jaso dira.

Atzo banatu zituzten aurtengo lehiaketako txapeldunak Barrena jauregian. A mailan Leire Herzog, eta Asier Alvarezek izan dira irabazleak eta B mailan, berriz, Anne Guiu eta Izaro Nieto saritu dituzte.

Besteak beste, irudimena eta originaltasuna baloratzen dira lanak epaitzerakoan eta istorio dibertigarriak zein aldarrikatzaileak irakur-tzeko aukera izan da gazteen sormenari esker. Epaimahaian Goztiri AEK euskaltegia aritu da. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902