Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Erauskin plaza inguruaren etorkizuna zehaztuko da

Beasaingo eremua nolakoa izan erabakitzeko parte-hartze prozesua egingo da

M. Aranburu - 2017(e)ko maiatzaren 23a, asteartea - 06:14etan eguneratua

Beasaingo Erauskin plaza inguruko eremuaren irudia.

Beasaingo Erauskin plaza inguruko eremuaren irudia. (Beasaingo Udala)

Galería Noticia

Beasaingo Erauskin plaza inguruko eremuaren irudia.

beasain- Erauskin plaza inguruko eremuko hirigintza eta mugikortasun aukerak aztertzeko hausnarketa prozesua abian jarriko du Udalak. Nafarroa etorbidea eta Kale Nagusia lotzen dituen eremua oinezkoentzako bihurtzeko froga martxan da eta prozesu berri honekin, Udalak iri-tzi ezberdinak bildu nahi ditu hirigintza, mugikortasun, merkatari-tza eta aisialdi alorretan.

Guztira, hiru saio egingo dituzte eta bertan lan eta alor ezberdinetako 25 beasaindarrek parte hartuko dute

Guztira, hiru bilera egingo dituzte herritarren iritziak biltzeko. Lehenengoa gaur izango da, 19.00-etatik 21.00etara, Udaletxeko ba-tzar aretoan. Beste bi saioak ekainaren 13an eta ekainaren 27an egingo dira, ordu eta leku berean. Prometea enpresaren eskutik, hausnarketa kolektiborako prozesua egingo da 25 herritarrez osatutako lan-taldearekin. Udaletik azaldu dute “talde anitza” osatu nahi izan dela, eta lanbide eta alor ezberdinetako pertsonak egongo dira. “Beasaingo herritarrak, eragile desberdinak, udal teknikariak, erretiratuak, gazteak, dendariak, merkatariak, bertako bizilagunak, emakume elkartekoak eta ikastetxeetako gurasoak” izango dira, “eremu horrekiko eta udalerriarekiko begirada desberdinak bildu nahi baitira hirigintza, mugikortasuna, merkataritza eta aisialdi alorretan”.

Udalak herritarrei Beasain “atseginagoa, erosoagoa eta egokiagoa eskaintzeko helburuarekin” egingo du prozesu hau, “ ongizate eta bizi kalitatean eragin zuzena duelako”. Nafarroa etorbidea eta Kale Nagusia lotzen dituen eremua biziberritzeko, hutsik dauden lokalei erabilera berria emateko eta bertako merkataritza indartzeko, Erauskineko gunea oinezkoentzako bihurtzeko froga jarri zuen martxan azaroan udalak. Bertan, ibilgailuen sarbidea murriztu zen eta orain, inguruak hirigintza eta mugikortasun ikuspegitik zain ditzakeen aukerak aztertuko dituzte.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902