Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Amaia Zabalegi | Hernaniko Sanjoanetako kartelaren egilea

“Azeriaren irudia protagonista da ‘Axeri dantza’ delako Hernani beste herrietatik desberdintzen duena’

Amaia Zabalegi hernaniarrak aurtengo sanjoan festak irudikatu dituen kartelaren egilea da. Diseinatzaile gazteak hasieratik oso garbi izan zuen azeria, udaletxea eta suaren garrak kartelean atera behar zutela

Aitziber Muga - 2017(e)ko maiatzaren 23a, asteartea - 06:14etan eguneratua

Amaia Zabalegi, Hernaniko Sanjoanetako kartelaren egilea.

Amaia Zabalegi, Hernaniko Sanjoanetako kartelaren egilea.

Galería Noticia

Amaia Zabalegi, Hernaniko Sanjoanetako kartelaren egilea.

Hernani- Urtero lez, Hernaniko Udalak San Joan kartela aukera-tzeko lehiaketa antolatu zuen. Orotara, bederatzi proposamen aurkeztu ziren eta horietatik San Joan Jai Batzordeak lau hoberenak aukeratu zituen. Azkenik herritarrek lau lan horietatik gustukuena zutena aukeratu behar zuten eta hori izango zen lehiaketako kartel irabazlea. Lan finalistak jendaurrean jarri zirenean, bozkan 775 herritarrek parte hartu zuten, eta Amia Zabalegirenak ia bozken erdia eraman zituen, 334 boto jaso baitzituen. Honenbestez, bere kartela herriko dendetan eta egitarauko eskuorrian ikusi ahal izango da.

Noiz hasi zinen diseinatzaile lanak egiten? Betidanik izan duzu gustuko diseinua?

-Duela hiru urte hasi nintzen Gasteizen barne diseinuko ikasketak egiten. Ibilbide honetan zehar, diseinu munduko zenbait programa informatikoren funtzionamendua ikasteko aukera izan dut. Nire alorra diseinuko adar hau ez den arren, gustuko dut denbora librean honelako gauzak (kartel lehiaketak) egitea, sormenari askatasuna ematen baitiote.

Zerk bultzatu zintuen Hernaniko festen kartelaren lehiaketan parte hartzera?

-Lehiaketa honen berri izan nuen momentuan, galdetu nion neure buruari ea zergatik nik ere ez nukeen parte hartuko. Azken finean, galtzekorik ez neukan.

Lehenengo aldia da horrelako lehiaketa batetara aurkeztera animatzen zarela?

-Ez, lehenengoa aurtengo Hernaniko inauterietako kartela izan zen.

Eta zer moduz joan zitzaizun beste lehiaketan? Saririk irabazi al zenuen?

-Honetan eduki dudan zortea ez nuen izan. Egia esan, azken momentuko gauza bat izan zen hura, eta ez nuen diseinua horrenbeste lantzeko aukerarik izan.

Oraingoa, zer irudikatu nahi zenuen sanjoanetako zure kartelarekin?

-Diseinua egiterako orduan, argi neukan hiru elementu irudikatu nahi nituela: batetik, nire ikasketen ikuspuntutik bizi osoan iruditu zait arkitektura aldetik Hernaniko eraikuntzarik aipagarriena udaletxea dela. Gainera, festetan topagune bihurtzen zaigu. Bestalde, San Joan jaien inguruan ari garenez, ezin suaren garrak falta, San Joan jaiak ospatzen diren herri guztietan bezalaxe. Azkenik, Hernani beste herri guztietako jaietatik desberdin egiten duen gauza Axeri dantzadenez, azeria izan da nire diseinuko protagonista.

Asko kostatu zitzaizun inspirazioa lortzea?

-Ez egia esan, gure ikasketetan, presiopean lan egitera ohituta gaude, eta baita inspiraziorik ez dagoen momentuetan zerbait sortaraztera ere.

Zerk suposatzen du hernaniar batentzat bere lana herriko festetako irudia izatea?

-Jakinarazi zidaten momentuan lotsatu egin nintzen, baina jakinda, hernaniar guztiek festetako programa jasotzen duten momentuan nire diseinua izango dela lehenik ikusiko duten gauza, neure buruaz arro, egia esan.

Eta herritarren artean bozkatuena izatea?

-Ohore bat.

Zer esan dizute zure ingurukoek (familia, lagunak…) kartelarengatik eta irabazi izanagatik?

-Asko poztu dira eta zoriondu egin naute. Bakarren batek, berak bozkatutako kartela nirea zela jakin duenean, ordainetan zurito bat atera-tzeko ere eskatu dit (barre algarak).

Espero al zenuen irabaztea?

-Hasiera batean ez, baina behin (Sanjoanetako Jai Batzordeak) aukeraketa egin ondoren, azkeneko lauen artean nire burua ikusi nuenean aukerak banituela sinisten hasi nin-tzen.

Irabazi izanak beste lehiaketetara aurkezteko indarra ematen dizu?

-Ez bereziki, hau irabazi izanagatik ez naiz munduko herri guztietako kartelak egiten hasiko, baina biho-tzean daramatzadan lekuetarako ideiak eduki ezkero aurkeztuko naiz, Ereñotzukoa adibidez lehengo astean bidali nuen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902