Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Abian da igandera arte Hondarribia Dantzan 2017

Plazako dantzen ikastaroa egiten ari dira eta hitzaldia, erromeria eta erakustaldiak izango dira asteburuan

2017(e)ko maiatzaren 23a, asteartea - 06:14etan eguneratua

hondarribia- Kemen Dantza Taldeak eta Hondarribiko Udalak abian dute, igandera arte euskal dantzen inguruko ekimen desberdinak eskainiko dituen Hondarribia Dantzan 2017 jaialdia.

Programa atzo bertan zabaldu zen. Izan ere, ostiralera arte, 19.00etatik 20.00etara, Kultur Etxean, plazako dantzen ikastaroa emango da, doan, ikasi edo hobetu nahi duen edonorentzat.

Ostegunean, 20.00etan Kultur Etxean, Edu Zabalak adituak hitzaldia emango du Inauteria, gizakia naturaren kontra izenburuarekin eta ostiralean, 20.00etatik aurrera, dantza erromeria egingo da Madalen plazan, Portua auzoan.

Han, Kemen Dantza Taldeko musikariek jarriko dituzte doinuak eta egun hauetako ikastaroan parte hartuko dutenek ikasitoak praktikan jartzeaz gainera, beste edonork ere parte hartu ahal izango du.

talde gonbidatuakLarunbata, urtero bezala, Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako dantza taldeen eguna izango da Hondarribia Dantzan 2017 honetan.

Goizeko 11.00tan kalez-kale ibiliko dira taldeak;12.30etan, dantza agerketa egingo dute Madalen plazan eta arratsaldean, 17.30etatik aurrera, kale animazioa izango da dantzari eta musikariekin.

Igandean, eta Hondarribia Dantzan 2017 hau ixteko, Kemenen harrobiko umeek Adaxka Eguna ospatuko dute, urtean zehar ikasitakoak erakusteko.

Berrehun dantzari inguru kalejiran aterako dira 11.00tan eta 12.00etan, dantza agerketa egingo dute Arma plazan. - X.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902