Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
2017-2018 ikasturteRAKO

Kutxabankek kudeatzen dituen Erasmus beketarako izena emateko epea ireki dute

Bekak BBK, Kutxa eta Vitalen web orrietan eskatu ahal izango dira, ekainaren 30era arte

EP - 2017(e)ko maiatzaren 23a, asteartea - 11:13etan eguneratua

Oficina de Kutxabank en Donostia.

Kutxabankeko bulego bat.

Galería Noticia

Oficina de Kutxabank en Donostia.

BBK, Kutxa eta Vital fundazioek zabaldu dute 2017-2018 ikasturteko Erasmus bekak eskatzeko epea. Kutxabank finantza taldeak kudeatuta eta gizarte ekintzek finantziatuta, beken helburua da Europar Batasuneko goi mailako zentroetan ikasiko duten gazteei ikasturte osoa edo zati bat ordaintzen laguntzea. Bekak BBK, Kutxa eta Vitalen web orrietan eskatu ahal izango dira, ekainaren 30era arte.

BILBO. Kutxabankek jakinarazi duenez, beka bakoitzaren zenbatekoa egonaldiak irauten duenaren arabera kalkulatzen da. Horrela, 800 euro arte iritsi daiteke hautatutako pertsonak unibertsitatean ikasturte osoa egiteko asmoa badu, eta 400 euro artekoak izan daitezke lau eta sei hilabete bitarteko egonaldiak badira. Horrez gain, hilean 100 euro ematen dituzten beka zehatzak ere daude, lau hilabetez azpiko egonaldietarako.

Bigarren urtez jarraian, aparteko egoera duten familietako gazteentzat beka jakin batzuek bereiztu dira. Beka hauen zenbatekoa ohikoena baino bi aldiz handiagoa izango da, jasotako dokumentazio guztia aztertu ondoren. Beka hauek nahi dituztenek eskarietan argi eta garbi zehaztu eta egoera hori erakusten duen dokumentazio guztia ekainaren 30 baino lehen bidali beharko dute.

Oro har, laguntza ekonomiko hauen onuraduna Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) erroldatua dagoen edozein gazte unibertsitario izan daiteke, beti ere Kutxabankekin nolabaiteko lotura maila badu.

Erasmus bekak lortu nahi dituzten euskal unibertsitate ikasleek jadanik Interneten eskuragarri dauden eskabide orriak bete beharko dituzte. Eskariok becasbbk@bbk.es, www.kutxa.eus eta www.fundacionvital.eus web orrietan eskura daitezke. Programa hauen baitan ematen diren diru laguntzak bateragarriak dira bestelako erakunde publiko eta pribatuek eskaintzen dituztenekin.

BBK, Kutxa eta Vital fundazioen lehentasunetako bat euskal gazteen prestakuntza bultzatzea da, lanbideratze prozesuak erraztu asmoz. Helburu honekin, gizarte egitarau zabala dute gazteen langabeziari aurre egiteko, beka programen bidez, gradu ikasketeterako eta prestakuntza espezializaturako laguntzak emanez, enpresetan lanbide praktikak egiteko egitarauak sortuz eta ikerketa zientifikorako zein artea eta kultura sustatzeko laguntzak banatuz.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902